Jaizkibelgo itsas-bazterretik bigarren mendi martxa datorren larunbatean egingo dute. Goizeko 8:30ean Urdanibia plazan autoa hartu eta eta Guadalupera igoko dira, eta hiru orduko martxa eginda, hamaiketako izango da. Izena emateko Hazia tabernara hurbi...
Maiatzaren 22an Udal Hauteskundeetara aurkeztuko diren EAJko zortzi hondarribiar independienteak ondorengoak dira: Txomin Sagarzazu, Lupe Olaskoaga, Arantxa Lasa, Katrin Martinez, Marcel Olaziregi, Norberto Emazabel, Eugenio Elduayen eta Ignacio Guruc...
VII. Soinurbil ari dira egiten egunotan Usurbilen, eta aipatu musika jardunaldien barruan, kontzertua joko du bihar (hilak 3) Trintxerpeko Illunbe Musika Bandak Usurbilen. Kalez-kale ariko dira lehenik, eta gero, kontzertua emango dute pilotalekuan, 12...
Kastor Berri tabernan urdaiazpikoa mozten duen profesional batek moztutako urdaiazpikoa doan emango dute gaur, garagardoarekin batera, 19:00etatik 22:00etara.
“Benetako aurkikuntza bidaia, ez da paisai berriak ikustea, dena begi berriekin ikustea baizik”. Marcel Proust idazlearen esaldia da eta Urtxintxako dinamizatzaileak erabili zuen atzo, Bidaide egitasmoan parte hartzen ari diren gazteei diplomak banatzeko ekitaldian. Bidaide programak Pasaian bizi diren jatorri ezberdineko gazteak biltzen ditu, bertakoak nahiz bertara kanpotik etorriak, haien arteko harremanak sendotu eta elkartasuna sustatzeko. Gazteek herriko errealitatea begi berriekin ikustea da asmoa, herrian dagoen errealitatea ezagutu dezaten, eta horrez gain, beste pausu bat eman eta herriko dinamikan aktiboki parte hartzea nahi dute. Metodologia berritzailea du ardatz aipatu egitasmoak, gazteak eduki soilen hartzaile baino, egitasmoaren protagonista bihurtzen dituelako. Gazteak dira zer antolatu eta nola antolatu erabakitzen dutenak. Zentzu horretan, antolatzen ari diren bi jardueraren berri eman zuten gazteek atzoko ekitaldian: hilaren 15erako Kuadrillategi festa antolatzen ari dira Antxon, 1 eta 2. DBHko ikasleentzat, eta maiatzean herritarrentzako zerbitzu bat prestatzen dihardutela iragarri zuten. Sarean lan eginez Bidaide proiektua bigarren urtez ari dira jorratzen, “Pasaian bizi diren jatorri ezberdineko gazteen ateko bizikidetza ahalbidetu eta gazteen parte-hartze aktiboa eta erantzukizun soziala sutatzeko asmoz”. Haur eta nerabeen prebentzioan Udalak sarean lan egitea erabaki du eta horregatik Bidaide programa Harrera On izeneko lan ildo estrategikoan txertatzen da. Haur eta gazteen eskubideak babestu nahi ditu [...]
Korrika Kulturalaren barruan, Mus Txapelketa jokatuko dute bihar. Oiartzungo kanporaketa Girizia elkartean jokatuko dute, 17:00etan. Irabazleek itsaski-jana eta Gipuzkoako finalerako txartela eskuratuko dituzte.
Antxoko Jaizkibel Mendi Taldeak Mugarrien Ibilbidearen barruko hamabigarren etapa antolatu du hilaren 10erako. Organbidetik abiatuko dira eta 213. mugarritik igarota Arpeako kobazulora iritsiko dira. Errozate mendiari bira emango diote gero, Okabe mendira iristeko. Handik Iratira jaitsiko dira, beste mugarri bat, 229, zeharkatuta. Izena emateko, asteazkenean edo ostiralean jo daiteke Jaizkibel Mendi Taldeak Antxoko Oraso kalean duen egoitzara, 20:00etatik 22:00etara. Informazio gehiago www.jaizkibelmt.tk helbidean topa daiteke.