EAJko zortzi independienteak aurkeztu dituzte
Maiatzaren 22an Udal Hauteskundeetara aurkeztuko diren EAJko zortzi hondarribiar independienteak ondorengoak dira: Txomin Sagarzazu, Lupe Olaskoaga, Arantxa Lasa, Katrin Martinez, Marcel Olaziregi, Norberto Emazabel, Eugenio Elduayen eta Ignacio Guruc...
Maiatzaren 22an Udal Hauteskundeetara aurkeztuko diren EAJko zortzi hondarribiar independienteak ondorengoak dira: Txomin Sagarzazu, Lupe Olaskoaga, Arantxa Lasa, Katrin Martinez, Marcel Olaziregi, Norberto Emazabel, Eugenio Elduayen eta Ignacio Guruceta. Zerrenda burua den Aitor Kerejetak azaldu duenez, “Hondarribiko alor ezberdinak hartzen dituen zerrenda osatu dugu; arrantzale, baserritar, kaletar, gazte zein heldu dauzkagu gurekin, Hondarribiaren alde gogor lan egiteko asmoarekin”.
“Gaur aurkezten ditugun independiente hauek ez dute gai guztien inguruan pentsaera berdina, baina denen lotura Hondarribiaren alde lan egitea da. Inongo dudarik gabe, inoiz hauteskunde batetara aurkeztu dugun zerrendarik ireki eta anitzena da, pertsona baliotsuez osatua”, bukatu du Kerejetak.