Mugarrien Ibilbidearen barruan irteera antolatu du Jaizkibelek
Antxoko Jaizkibel Mendi Taldeak Mugarrien Ibilbidearen barruko hamabigarren etapa antolatu du hilaren 10erako. Organbidetik abiatuko dira eta 213. mugarritik igarota Arpeako kobazulora iritsiko dira. Errozate mendiari bira emango diote gero, Okabe mendira iristeko. Handik Iratira jaitsiko dira, beste mugarri bat, 229, zeharkatuta. Izena emateko, asteazkenean edo ostiralean jo daiteke Jaizkibel Mendi Taldeak Antxoko Oraso kalean duen egoitzara, 20:00etatik 22:00etara. Informazio gehiago www.jaizkibelmt.tk helbidean topa daiteke.