8.000 atxikimendu lortzea jarri du erronka La Herrera Herrira Herri Batzordeak
Herritarrek Herrerako kairako landu duten proposamena sozializatzeko lanak ez du etenik. Astebururako helburu horri begira hamaika ekitaldi antolatu ditu beste behin La Herrera Herrira Herri Batzordeak eta atzo horien berri ematera irten ziren prentsa aurrera. Atxikimenduen kanpaina abiatuz geroztik 2000tik gora atxikimendu jaso dituzte. Baina gorago jo nahi dute batzordeko lagunek, eta horretarako, besteak beste, erronka zehaztea erabaki dute. 8.000 baietz!. Horixe atxikimenduen kanpaina sustatzeko kaleratu berri duten leloa. Esan zutenez, gero eta gehiago dira La Herrera Herrira ni naiz leloa bere egin duten herritarrak, eta atxikimenduetan jarritako erronka udal hauteskundeen aurretik lortzeko itxaropena agertu zuten. Jaiaren balorazio «ikaragarri positiboa» Lehengo martxoaren 19an egun osoko aldarrikapen jaia antolatu zuen La Herrera Herrirak eta atzoko agerraldian esan zutenez balantzea «ikaragarri positiboa» da. Bide batez, jaian izan, parte hartu eta lagundu zuten guztiei esker ona luzatu zioten, «zorionak handi» baten bidez. Asteburuan «lehen harria jartzera» Herritarrek Herrerako kaiarako landu duten proposamena gauzatzea da herri batzordearen helburua, eta helburu horri bultzada emateko antolatu dituzte astebururako ekimenak, «herritarrok proposatzen dugun proiektuaren lehen harriak jartzeko». Karpa bat jarriko dute Gernika plazan, eta bertan lehengo martxoaren 19ko jaiaren argazkiak ez ezik, aurreko ekimenetakoak ere ikus ahalko dira. Horrez gain, Herrerako kaiarako izan diren hamaika egitasmoren berri [...]
Herritarrek Herrerako kairako landu duten proposamena sozializatzeko lanak ez du etenik. Astebururako helburu horri begira hamaika ekitaldi antolatu ditu beste behin La Herrera Herrira Herri Batzordeak eta atzo horien berri ematera irten ziren prentsa aurrera.
Atxikimenduen kanpaina abiatuz geroztik 2000tik gora atxikimendu jaso dituzte. Baina gorago jo nahi dute batzordeko lagunek, eta horretarako, besteak beste, erronka zehaztea erabaki dute. 8.000 baietz!. Horixe atxikimenduen kanpaina sustatzeko kaleratu berri duten leloa.
Esan zutenez, gero eta gehiago dira La Herrera Herrira ni naiz leloa bere egin duten herritarrak, eta atxikimenduetan jarritako erronka udal hauteskundeen aurretik lortzeko itxaropena agertu zuten.
Jaiaren balorazio «ikaragarri positiboa»
Lehengo martxoaren 19an egun osoko aldarrikapen jaia antolatu zuen La Herrera Herrirak eta atzoko agerraldian esan zutenez balantzea «ikaragarri positiboa» da. Bide batez, jaian izan, parte hartu eta lagundu zuten guztiei esker ona luzatu zioten, «zorionak handi» baten bidez.
Asteburuan «lehen harria jartzera»
Herritarrek Herrerako kaiarako landu duten proposamena gauzatzea da herri batzordearen helburua, eta helburu horri bultzada emateko antolatu dituzte astebururako ekimenak, «herritarrok proposatzen dugun proiektuaren lehen harriak jartzeko».
Karpa bat jarriko dute Gernika plazan, eta bertan lehengo martxoaren 19ko jaiaren argazkiak ez ezik, aurreko ekimenetakoak ere ikus ahalko dira. Horrez gain, Herrerako kaiarako izan diren hamaika egitasmoren berri emango duen erakusketa atonduko dute , La Herrera Herrira Herri Batzordearen historia eta haren aurrekoak irudietan eta dokumentazioan laburbiltzeko.
Puzzlea osatu
eta birtualki eraiki
Herrerako kaia birtualki eraikiko dute asteburuan, puzzle handi baten bidez. Festaren gunera biltzen den bisitari orok, 2 euroren truke puzzlearen pieza bat erostea izango du, bere tokian kokatu eta piezaz-pieza, kaiko Herrera osorik eraiki arte.
Haurrek ere izango dute parte hartzerik. Inguruko ikastetxeetan Pasaia eraikitzen marrazki lehiaketa egin berri dute, eta La Herrera Herrira Herri Batzordeko lagunek lehiaketa horretan Pasaia-Lezo Lizeoan irabazle suertatu zen lana aukeratu dute, irudiarekin puzzlea egin eta txikienei ere parte-hartzea ahalbidetzeko. Eki Santiago eta Enara Xing Ye dira haurren puzzlea izango denaren marrazki irabazlearen egileak.