Karrikako Artaso elkarteak urtero antolatzen duen barrikotea larunbatean da, 21:00etan, Elorsoron. Txartelak ohiko tokietan eskura daitezke, hemezortzi eurotan.
Herritarrek Herrerako kairako landu duten proposamena sozializatzeko lanak ez du etenik. Astebururako helburu horri begira hamaika ekitaldi antolatu ditu beste behin La Herrera Herrira Herri Batzordeak eta atzo horien berri ematera irten ziren prentsa aurrera. Atxikimenduen kanpaina abiatuz geroztik 2000tik gora atxikimendu jaso dituzte. Baina gorago jo nahi dute batzordeko lagunek, eta horretarako, besteak beste, erronka zehaztea erabaki dute. 8.000 baietz!. Horixe atxikimenduen kanpaina sustatzeko kaleratu berri duten leloa. Esan zutenez, gero eta gehiago dira La Herrera Herrira ni naiz leloa bere egin duten herritarrak, eta atxikimenduetan jarritako erronka udal hauteskundeen aurretik lortzeko itxaropena agertu zuten. Jaiaren balorazio «ikaragarri positiboa» Lehengo martxoaren 19an egun osoko aldarrikapen jaia antolatu zuen La Herrera Herrirak eta atzoko agerraldian esan zutenez balantzea «ikaragarri positiboa» da. Bide batez, jaian izan, parte hartu eta lagundu zuten guztiei esker ona luzatu zioten, «zorionak handi» baten bidez. Asteburuan «lehen harria jartzera» Herritarrek Herrerako kaiarako landu duten proposamena gauzatzea da herri batzordearen helburua, eta helburu horri bultzada emateko antolatu dituzte astebururako ekimenak, «herritarrok proposatzen dugun proiektuaren lehen harriak jartzeko». Karpa bat jarriko dute Gernika plazan, eta bertan lehengo martxoaren 19ko jaiaren argazkiak ez ezik, aurreko ekimenetakoak ere ikus ahalko dira. Horrez gain, Herrerako kaiarako izan diren hamaika egitasmoren berri [...]
Maiatzaren 22ko udal eta Batzar Nagusietako hauteskundeetarako hautesle zerrendak udaletxean egongo dira hilaren 11ra arte. Horietan agertzen ez direnek, edo behar bezala agertzen ez direnek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute udaletxeko bulegoetan...
Euskararen erabilera bultzatzeko asmoz Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak bigarrenez antolatutako Euskararen Hilabetearen itxieratik astebetera, Jean-Michel Berra Euskara auzapezordeak ekimenaren balorazio oso positiboa egin du.
Mendi Zolan kultur guneak Quelqu’un qui vous ressemble antzerkia aurkeztuko du ostiralean, hilaren 8an, 20:30etik aurrera (frantsesez). Cie Humaine konpainiak ekoitzitako lana da, eta Rémy Boiron aktore protagonista izanen delarik. Emanaldia Kultur ...
Allerru-Algeposak 4-1 galdu zuen pasa den larunbatean Gasteizen, Atenea Ikusnet taldearen kontra. Lehenengo bost minutuetan egindako akatsek zigortu zuten Lezoko taldea. Atenea Ikusnet taldea bigarrena da ligako sailkapenean eta hori erakutsi zuten partidaren hasieran. Gainera, lezoarrak despistatuta irten ziren zelaira. Horrela, lehenengo minutuan sartu zieten gola. Hurrengo jokaldian sartu zieten bigarrena, ondo landutako eraso baten ondoren. Bosgarren minutuan, gainera, etxekoen aldeko penaltia adierazi zuen epaileak. Allerru-Algeposakoek protesta egin zuten. Orduan iritsi zen hirugarrena. Hutsartea eskatu zuen Oscar Iglesias entrenatzaileak. Akatsak zuzendu eta esnatuago itzuli ziren lezoarrak kantxara. Orduan hasi ziren aukerak sartzen. Aukera ezinhobeak izan zituzten, tartean penalti bikoitz bat, baina ezin izan zuten golik sartu. Ateneak, gainera, laugarren gola sartu zien atsedenaldira joan baino lehenago. Lezoarrak nagusi Atsedenaldiaren ondoren partida asko aldatu zen. Lezoarrek ondo estutu zuten eta zailtasunak sorrarazi zieten Ateneakoei. Aukera asko sortu zituzten eta lehen gola sartu zuten horrela. Aukerak bata bestearen atzetik sortu zituzten, baina atezain gasteiztarra fin ibili zen. Gainera, kontraerasoan min egin zieten lezoarrei, baina ezin izan zuten golik sartu. Partidaren bukaeran, markagailua 4-1. Min egin zien Allerru-Algeposari lehenengo bost minutuak. Sailkapeneko 11. postuan jarraitzen dute lezoarrek, 22 punturekin. Allerru-Algeposak 4-1 galdu zuen pasa den larunbatean Gasteizen, Atenea Ikusnet taldearen kontra. Lehenengo bost [...]
Legegintzaldiko azkeneko ohiko udalbatzarra egingo dute bihar arratsaldean, 19:30etik aurrera. Bertan, guztira, hamar puntu jorratuko dituzte. Gairik garrantzitsuenetakoak hirigintzaren arlokoak dira. Horrela, Lezoko Hirigintza Plan Orokorraren testu bateratua bozkatuko dute. Horrez gain, Papresak sustatutako arau ordezkatzaileen 27. aldaketa bertan behera uzteko diktamena aztertuko dute zinegotziek. Bi mozio ere aztertuko dituzte. Alde batetik, Amiantoaren Biktimen Euskal Elkartearen (ASVIAMIEren) mozioa izango da bat eta bestea, berriz, hondakinen kudeaketaren gainean Usurbilgo Itunak aurkeztu duena izango da. Udal hauteskundeetako hautes mahaien zozketa alkatearen esku uzteko proposamena aztertuko dute baita ere. EAJren mozio alternatiboa EAJk jakinarazi duenez, hiri hondakinen kudeaketaren gaineko mozio alternatiboa eramango dute udalbatzarrera. Bertan proposatu dutenez, “Lezoko Udalak errespetatu egingo du Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko Batzarrak gehien-gehiengoz erabakitako hondakinen kudeaketa politika errespetatuko du”. Gaikako bilketaren alde egiten dute, materia organikoa barne, eta horiek birziklatzearen alde. Hala ere, “beti izango da hondakinen parte bat birziklatu eta konpostatu ezin dena”. Horregatik, hondakin horiek balioztatzearen alde egiten dute, “zabortegietara botata alferrik galdu ordez”. Uste dute “argi dagoela” errausketa bidez energia balioztatzeko planta modernoak “ez direla arrikutsuak pertsonen osasunerako”. Horrez gain, elkartasuna adierazi diete zaborra jasotzen duten herriei. Gainera, hondakinak jasotzeko sistema “ekonomikoki eta ingurumen aldetik jasangarria” martxan jartzeko elkarlanean arituko dela, bai [...]
Biriatuko Xoldo ostatuak Mus txapelketa antolatu du heldu den ostiralerako, hilaren 8rako. Partidak 20:30ean hasiko dira.Aurretiko izen ematea e-postaz egin daiteke, edo 0559-20 37 51 telefonora deituta. Parte hartzeko prezioa 10 euroan jarri dute. Ant...
Poker torneoa antolatu dute heldu den larunbaterako Biriatuko Xoldo ostatuan, 18:30etan hasita. Aurretiko izen ematea e-postaz egin daiteke, edo 0559-20 37 51 telefonora deituta. Parte hartzaile bakoitzak 10 euro jarri beharko du jokatzeko. Antolatzail...
2010ean Hondarribian jaio ziren 157 haurrek larunbatean euren zuhaitza landatuko dute. 1994 urteaz geroztik ospatzen dute Zuhaitz Eguna Hondarribian eta 2.500 zuhaitz inguru landatu dituzte jada. Haur bakoitzak bere zuhaitza landatzeaz gain, liburuxka...