Euskararen hilabetea “oso arrakastatsua” izan dela nabarmendu du Berrak
Euskararen erabilera bultzatzeko asmoz Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak bigarrenez antolatutako Euskararen Hilabetearen itxieratik astebetera, Jean-Michel Berra Euskara auzapezordeak ekimenaren balorazio oso positiboa egin du.
Euskararen erabilera bultzatzeko asmoz Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak bigarrenez antolatutako Euskararen Hilabetearen itxieratik astebetera, Jean-Michel Berra Euskara auzapezordeak ekimenaren balorazio oso positiboa egin du. Berra pozik agertu da, “ekitaldi batzuk besteak baino jendetsuagoak, baina denak arrakastatsuak” izan direlako.
Une nagusi batzuk nabarmendu nahi izan ditu, besteren artean, Arantza Ibarra Basañezen Zigortzaileak filmaren lehen aurkezpena Ipar Euskal Herrian, bertso afaria, Errautsak antzezlana, eta martxoaren 30eko Hendaia Euskaraz Bestan sei kantarik Xabier Lete poetari eskaini dioten musika-omenaldi hunkigarria. Hendaia Euskaraz “gure hizkuntza sustengatzeko ekintza berrien abiapuntua” izanen dela nabarmendu du. “Hilabetea amaitzen bada, ez da ezer bukatua, alderantiz”, gaineratu du Berrak.
Euskararen hilabetea Herriko Etxeko Euskara zerbitzuko ekimena da, baina Hendaiako kultur eta gizarte elkarteekin elkarlanean antolatutakoa. Eskoletako ikasleen partehartzea ere oso ona izan da, batez ere haientzako bereziki proposaturiko ekintzetan, hala nola, Zigortzaileak filmearen emanaldian, Abadia gazteluan Ikastolak antolatutako ipuinaldietan, eta eskolen arteko euskal joko lehiaketan.
Hendaiako elkarteak eta euskara gaiaren gaineko mahai-ingurua ere arrakastasua gertatu da aurten; guztira hamabost elkartek parte hartu zuten martxoaren 22ko solasaldian. Haien jardunean euskara gehiago erabiltzeko konpromisoa agertu zuten Hendaiako eragileek