Allerru-Algeposaren hasiera txarrak erabaki du partida
Allerru-Algeposak 4-1 galdu zuen pasa den larunbatean Gasteizen, Atenea Ikusnet taldearen kontra. Lehenengo bost minutuetan egindako akatsek zigortu zuten Lezoko taldea. Atenea Ikusnet taldea bigarrena da ligako sailkapenean eta hori erakutsi zuten partidaren hasieran. Gainera, lezoarrak despistatuta irten ziren zelaira. Horrela, lehenengo minutuan sartu zieten gola. Hurrengo jokaldian sartu zieten bigarrena, ondo landutako eraso baten ondoren. Bosgarren minutuan, gainera, etxekoen aldeko penaltia adierazi zuen epaileak. Allerru-Algeposakoek protesta egin zuten. Orduan iritsi zen hirugarrena. Hutsartea eskatu zuen Oscar Iglesias entrenatzaileak. Akatsak zuzendu eta esnatuago itzuli ziren lezoarrak kantxara. Orduan hasi ziren aukerak sartzen. Aukera ezinhobeak izan zituzten, tartean penalti bikoitz bat, baina ezin izan zuten golik sartu. Ateneak, gainera, laugarren gola sartu zien atsedenaldira joan baino lehenago. Lezoarrak nagusi Atsedenaldiaren ondoren partida asko aldatu zen. Lezoarrek ondo estutu zuten eta zailtasunak sorrarazi zieten Ateneakoei. Aukera asko sortu zituzten eta lehen gola sartu zuten horrela. Aukerak bata bestearen atzetik sortu zituzten, baina atezain gasteiztarra fin ibili zen. Gainera, kontraerasoan min egin zieten lezoarrei, baina ezin izan zuten golik sartu. Partidaren bukaeran, markagailua 4-1. Min egin zien Allerru-Algeposari lehenengo bost minutuak. Sailkapeneko 11. postuan jarraitzen dute lezoarrek, 22 punturekin. Allerru-Algeposak 4-1 galdu zuen pasa den larunbatean Gasteizen, Atenea Ikusnet taldearen kontra. Lehenengo bost [...]
Allerru-Algeposak 4-1 galdu zuen pasa den larunbatean Gasteizen, Atenea Ikusnet taldearen kontra. Lehenengo bost minutuetan egindako akatsek zigortu zuten Lezoko taldea. Atenea Ikusnet taldea bigarrena da ligako sailkapenean eta hori erakutsi zuten partidaren hasieran. Gainera, lezoarrak despistatuta irten ziren zelaira. Horrela, lehenengo minutuan sartu zieten gola. Hurrengo jokaldian sartu zieten bigarrena, ondo landutako eraso baten ondoren.Bosgarren minutuan, gainera, etxekoen aldeko penaltia adierazi zuen epaileak. Allerru-Algeposakoek protesta egin zuten. Orduan iritsi zen hirugarrena.Hutsartea eskatu zuen Oscar Iglesias entrenatzaileak. Akatsak zuzendu eta esnatuago itzuli ziren lezoarrak kantxara. Orduan hasi ziren aukerak sartzen. Aukera ezinhobeak izan zituzten, tartean penalti bikoitz bat, baina ezin izan zuten golik sartu. Ateneak, gainera, laugarren gola sartu zien atsedenaldira joan baino lehenago.Lezoarrak nagusi Atsedenaldiaren ondoren partida asko aldatu zen. Lezoarrek ondo estutu zuten eta zailtasunak sorrarazi zieten Ateneakoei. Aukera asko sortu zituzten eta lehen gola sartu zuten horrela.Aukerak bata bestearen atzetik sortu zituzten, baina atezain gasteiztarra fin ibili zen. Gainera, kontraerasoan min egin zieten lezoarrei, baina ezin izan zuten golik sartu. Partidaren bukaeran, markagailua 4-1. Min egin zien Allerru-Algeposari lehenengo bost minutuak. Sailkapeneko 11. postuan jarraitzen dute lezoarrek, 22 punturekin.