Antzerki obra ostiralean Mendi Zolanen
Mendi Zolan kultur guneak Quelqu’un qui vous ressemble antzerkia aurkeztuko du ostiralean, hilaren 8an, 20:30etik aurrera (frantsesez). Cie Humaine konpainiak ekoitzitako lana da, eta Rémy Boiron aktore protagonista izanen delarik. Emanaldia Kultur ...
Mendi Zolan kultur guneak Quelqu’un qui vous ressemble antzerkia aurkeztuko du ostiralean, hilaren 8an, 20:30etik aurrera (frantsesez). Cie Humaine konpainiak ekoitzitako lana da, eta Rémy Boiron aktore protagonista izanen delarik. Emanaldia Kultur Sasoiaren programazioaren barruan dago (Zubixka deskontu txartela erabil daiteke).
Marokon bizi den bost urteko Ahmed mutikoaren istorioa kontatzen du, 1970. urtean kokatuta. Bere aita Frantziara joan zen lan egiteko, Lot-et-Garona eskualdera. Lanean hasi eta urtebetera bertara eramango du bere familia, haientzako etorkizun hobea lortzeko esperantzan.