‘Garrasia Saharatik’ Zine Txiroaren eskutik
Garrasia Saharatik bideoaren emanaldia egingo dute bihar Mikelazulo elkartean, 19:30ean, Zine Txiroaren barruan. Antolatzaileek azaldu dutenez, “sahararrek bizi duten egoera jasanezinarekin batera, ahaztutako gatazka honek saharar zibilei sortzen...
Garrasia Saharatik bideoaren emanaldia egingo dute bihar Mikelazulo elkartean, 19:30ean, Zine Txiroaren barruan. Antolatzaileek azaldu dutenez, “sahararrek bizi duten egoera jasanezinarekin batera, ahaztutako gatazka honek saharar zibilei sortzen dizkien ondorio lazgarrienak erakusten ditu bideo honek”.
Bideo emanaldiaren ostean, El Watan Saharako Lagunen Elkarteko kideekin solasaldia antolatu dute. Azken hauek, lehenengo eskutik emango dute Marokok okupatutako Mendebaldeko Sahararrek batez ere bizi duten egoeraren berri “Europak bestaldera begiratzen duen bitartean”.