Udaberriko judo txapelketa jokatu zuten pasa den igandean Bekoerrota kiroldegian. Benjamin Mailako judokek hartu zuten parte bertan. Guztira 250 haur aritu ziren bederatzi tatami-etan borrokan. Allerru Judo Taldeko arduradun Beñardo Cazorlaren esanetan, txapelketaren helburua «gure haurrek beste haur batzuekin harremana izatea lortzea da». Horrez gain, gurasoek egun ona pasatzea zuen helburu igandeko judo topaketak. Allerru taldez gain, Oarso Bidasoko zein beste hainbat herritako judo taldeek hartu zuten parte. Lau domina Logroñon Larunbatean, berriz, Errioxan II. Logroño Hiria Nazioarteko Txapelketa jokatu zuten. Bertan Allerruko zein Donibaneko judo taldeetako kideek hartu zuten parte. Urrezko bi domina eta zilarrezko eta brontzezko bana lortu zuten judokek. Haur Mailan Maddi Fernandezek 48 kiloz azpikoan lortu zuen urrezkoa. Bestea, Nora Gonzalezek lortu zuen, alebinetako 47 kiloz azpikoan. Zilarrezkoa Lorea Etxabek lortu zuen, 42 kiloz azpiko kategorian eta Julen Mogollonek, berriz, brontzezkoa 38 kiloz azpikoan. Udaberriko judo txapelketa jokatu zuten pasa den igandean Bekoerrota kiroldegian. Benjamin Mailako judokek hartu zuten parte bertan. Guztira 250 haur aritu ziren bederatzi tatami-etan borrokan. Allerru Judo Taldeko arduradun Beñardo Cazorlaren esanetan, txapelketaren helburua «gure haurrek beste haur batzuekin harremana izatea lortzea da». Horrez gain, gurasoek egun ona pasatzea zuen helburu igandeko judo topaketak. Allerru taldez gain, Oarso Bidasoko zein beste hainbat herritako [...]
Ertzaintzak 21 urteko gazte bat atxilotu zuen pasa den astelehen goizaldean Lezo GI-636 errepidean (N-1 zaharraren saihesbidean). Barne Sailaren arabera, gidatzen ari zen autoarekin istripua izan zuen. Patruila bat hurbildu zen bertara, eta galtzadaren...
Zorte txarra izan zuen Allerru-Algeposak pasa den larunbatean. Orkoiengo (Nafarroa) Kirol Sport jaso zuten Bekoerrotan. Partida oso berdinduta hasi zen. Hala ere, lezoarrak izan ziren markagailuan aurrea hartu zutenak. Golaren ondoren baloiaren jabetza...
Sailkapeneko bigarren taldearen kontra galdu egin du Saskilagunak-ek. 68-60 irabazi dio Alde Zaharrak. Hirugarren postuan daude oiartzuarrak, 43 punturekin.
Javier Jacinto musikagile pasaitarrak estreinaldia du gaur Avilesen (Asturias, Espainia). Pianorako eta mezzosopranorako musika da konposatu duena. Stabat Mater izena du musikak. Anna Tonna abeslari iparramerikarrak abestuko du eta pianoan Itziar Agirr...
Sabot talde txekiarraren kontzertua antolatu du Antxoko Gazte Asanbladak etzirako. 19:00ean irekiko dute Gaztetxea, Axular Plazan, eta kontzertua 19:30ean hasiko da. Jazzcore doinuak eskainiko dituzte txekiarrek.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen ostiral arratsean, gidabaimen faltsuarekin gidatzeagatik. Bi delitu leporatu dizkiote: gidabaimenik ez izatea eta dokumentu publikoak faltsutzea.
Gipuzkoako Bigarren Mailako Oiartzunek 2-7 irabazi dio Pinturas Etxadiri. Power Rangersek, berriz, 3-4 Denak Tabernari.
Independentistak-ek batzar irekia antolatu du etziko, eta 19:30ean hasiko da Xenpelar Etxean. Honako gaiak aztertuko dituzte parte hartzaileek: Zergatik independentzia?, Aberri Eguna 2011, Ideien Faktoria eta eztabaida eta proposamenak. Harremanetarako...
Laguntasuna elkartekoek bidaia antolatu du ekainaren 4rako eta 5erako. Bertan, Leon, Astorga eta Valporquero bisitatuko dituzte. Interesa daukatenak elkartetik pasatu beharko dute izena ematera maiatzaren 19a baino lehen.
Garrasia Saharatik bideoaren emanaldia egingo dute bihar Mikelazulo elkartean, 19:30ean, Zine Txiroaren barruan. Antolatzaileek azaldu dutenez, “sahararrek bizi duten egoera jasanezinarekin batera, ahaztutako gatazka honek saharar zibilei sortzen...
Isaac Fernandezek galego euskara hiztegia aurkeztuko du gaur Trintxerpeko alkateordetzan. Aurkezpena 19:00etan de eta herritar orori irekia da. Isaac Fernandez galegoko irakurlea da Irlandan, University College Cork izenekoan. Trintxerpeko Fato Cultura...
Ipuin kontaketa saioa izango da etzi, Manuel Lekuona Bibliotekan. 17:30ean hasita, Pello Añorgak 2-3 urte arteko haurrei istorioak kontatuko dizkie. Udalak antolatu du saioa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.