Ertzaintzak 21 urteko gazte bat atxilotu zuen pasa den astelehen goizaldean Lezo GI-636 errepidean (N-1 zaharraren saihesbidean). Barne Sailaren arabera, gidatzen ari zen autoarekin istripua izan zuen.
Patruila bat hurbildu zen bertara, eta galtzadaren...
Ertzaintzak 21 urteko gazte bat atxilotu zuen pasa den astelehen goizaldean Lezo GI-636 errepidean (N-1 zaharraren saihesbidean). Barne Sailaren arabera, gidatzen ari zen autoarekin istripua izan zuen.
Patruila bat hurbildu zen bertara, eta galtzadaren bi bideetan gurutzatuta zegoela ikusi zuten ertzainek. Bertara hurbildu eta bost bidaiariak identifikatu zituzten. Iturri beraren arabera, anbulantzia bati deitu zioten ertzainek, bidaiarietako bat zauritua zegoelako. Gainera, gidaria atxilotu zuten, alkohol tasa bikoizteagatik.