Udaberriko judo txapelketa ospatu dute benjaminek Bekoerrotan
Udaberriko judo txapelketa jokatu zuten pasa den igandean Bekoerrota kiroldegian. Benjamin Mailako judokek hartu zuten parte bertan. Guztira 250 haur aritu ziren bederatzi tatami-etan borrokan. Allerru Judo Taldeko arduradun Beñardo Cazorlaren esanetan, txapelketaren helburua «gure haurrek beste haur batzuekin harremana izatea lortzea da». Horrez gain, gurasoek egun ona pasatzea zuen helburu igandeko judo topaketak. Allerru taldez gain, Oarso Bidasoko zein beste hainbat herritako judo taldeek hartu zuten parte. Lau domina Logroñon Larunbatean, berriz, Errioxan II. Logroño Hiria Nazioarteko Txapelketa jokatu zuten. Bertan Allerruko zein Donibaneko judo taldeetako kideek hartu zuten parte. Urrezko bi domina eta zilarrezko eta brontzezko bana lortu zuten judokek. Haur Mailan Maddi Fernandezek 48 kiloz azpikoan lortu zuen urrezkoa. Bestea, Nora Gonzalezek lortu zuen, alebinetako 47 kiloz azpikoan. Zilarrezkoa Lorea Etxabek lortu zuen, 42 kiloz azpiko kategorian eta Julen Mogollonek, berriz, brontzezkoa 38 kiloz azpikoan. Udaberriko judo txapelketa jokatu zuten pasa den igandean Bekoerrota kiroldegian. Benjamin Mailako judokek hartu zuten parte bertan. Guztira 250 haur aritu ziren bederatzi tatami-etan borrokan. Allerru Judo Taldeko arduradun Beñardo Cazorlaren esanetan, txapelketaren helburua «gure haurrek beste haur batzuekin harremana izatea lortzea da». Horrez gain, gurasoek egun ona pasatzea zuen helburu igandeko judo topaketak. Allerru taldez gain, Oarso Bidasoko zein beste hainbat herritako [...]
Udaberriko judo txapelketa jokatu zuten pasa den igandean Bekoerrota kiroldegian. Benjamin Mailako judokek hartu zuten parte bertan. Guztira 250 haur aritu ziren bederatzi tatami-etan borrokan. Allerru Judo Taldeko arduradun Beñardo Cazorlaren esanetan, txapelketaren helburua «gure haurrek beste haur batzuekin harremana izatea lortzea da». Horrez gain, gurasoek egun ona pasatzea zuen helburu igandeko judo topaketak. Allerru taldez gain, Oarso Bidasoko zein beste hainbat herritako judo taldeek hartu zuten parte.Lau domina LogroñonLarunbatean, berriz, Errioxan II. Logroño Hiria Nazioarteko Txapelketa jokatu zuten. Bertan Allerruko zein Donibaneko judo taldeetako kideek hartu zuten parte. Urrezko bi domina eta zilarrezko eta brontzezko bana lortu zuten judokek. Haur Mailan Maddi Fernandezek 48 kiloz azpikoan lortu zuen urrezkoa. Bestea, Nora Gonzalezek lortu zuen, alebinetako 47 kiloz azpikoan. Zilarrezkoa Lorea Etxabek lortu zuen, 42 kiloz azpiko kategorian eta Julen Mogollonek, berriz, brontzezkoa 38 kiloz azpikoan. Amets Arostegi, berriz, bosgarren izan zen bere kategorian.