Joko garbi eta errebote denboraldia hasi dute Txosteko pilotariek
2011ko Euskal Herriko joko garbiko —plaza librean, hiru hiruren aurka— eta erreboteko txapelketak hasi dira. Txapelketa horietan, Zuberoako, Nafarroa Behereako, Lapurdiko eta Gipuzkoako taldeak ariko dira lehian, tartean, herriko Txost. Oiartzungo ...
2011ko Euskal Herriko joko garbiko —plaza librean, hiru hiruren aurka— eta erreboteko txapelketak hasi dira. Txapelketa horietan, Zuberoako, Nafarroa Behereako, Lapurdiko eta Gipuzkoako taldeak ariko dira lehian, tartean, herriko Txost.
Oiartzungo Txost taldeak, joko garbian, gazte, kadete eta benjamin mailatan hartuko du parte eta, errebotean, Gazte Mailan.
Bihar partida dute Txosteko kadeteek, joko garbian. Zubietan izango da, 19:00etan, Hazparneko (Lapurdi) Noizbait taldearen kontra.
Etzi, errebote partida izango da Beheko plazan, 10:00etan. Gazte Mailako partida izango da: Txost-Endaiarrak.
