Catelsako langileak eta zuzendaritza akordio batera iritsi dira
Catelsako langileek bertan behera utzi dute greba, enpresaren zuzendaritzarekin akordioa lortu ondoren. LAB sindikatutik jakinarazi dutenez, akordio horrek, “multinazionalak darabilen kontratu prekarioen erabilera pairatzen zuten langileen egoeraren egonkortzea dakar”. Hala, “borrokak” bere fruituak eman dituela nabarmendu dute: “Multinazional boteretsua eta langileen aldarrikapenen kontra aritu diren sindikatuen jarrera ulertezina parean izan duten arren, langileen gehiengo zabalaren batasunak eta elkartasunak akordio hau ahalbideratu dute”. LABetik langileak zoriondu dituzte: “Borroka honek eredu izan behar duela deritzogu, eta krisi ekonomiko garaian ere, langileen eskubideen aldeko lanean, langile antolakuntza eta borroka tresna eraginkorrak direla erakusten du”.
Catelsako langileek bertan behera utzi dute greba, enpresaren zuzendaritzarekin akordioa lortu ondoren. LAB sindikatutik jakinarazi dutenez, akordio horrek, “multinazionalak darabilen kontratu prekarioen erabilera pairatzen zuten langileen egoeraren egonkortzea dakar”.
Hala, “borrokak” bere fruituak eman dituela nabarmendu dute: “Multinazional boteretsua eta langileen aldarrikapenen kontra aritu diren sindikatuen jarrera ulertezina parean izan duten arren, langileen gehiengo zabalaren batasunak eta elkartasunak akordio hau ahalbideratu dute”.
LABetik langileak zoriondu dituzte: “Borroka honek eredu izan behar duela deritzogu, eta krisi ekonomiko garaian ere, langileen eskubideen aldeko lanean, langile antolakuntza eta borroka tresna eraginkorrak direla erakusten du”.

