
Pasa den asteburuan herriko zenbat ikastetxetan urte bukaerako ekitaldiak egin zituzten, Koldo Mitxelena ikastetxean bezalaxe. Ikastetxe horren kasuan “aparteko giroan” egin zituzten ekitaldi guztiak antolatzaileek zehaztu dutenez. Biteri...

Amaitu da futbol 7 txapelketa, eta Lehen Mailako garailea Amets Pub izan da. Hogei puntu lortu ditu Amets Pubek, eta bigarrenari (Volcan taberna) hiru puntu atera dizkio. Hiru talde jaitsi dira Bigarren Mailara: Pizza Sprint Altza, Autoservicio Beraun ...

Legegintzaldiko azkeneko bi udalbatzarrak biharko eta etzirako deitu ditu Udalak. Biak ezohikoak izango dira Bihar, 19:00etan, lau puntu landuko dituzte zinegotziek, udaletxeko areto nagusian. Lehenengoa, ARR-1A eremuaren eta ARR-1B sektorearen urbaniz...

Larunbatean, Herriarteko Pilota Txapelketarako finalerdietarako sailkapena lortu zuten Oiarpeko pilotariek, Usurbili irabazita. Bi partida irabazi zituzten: 22-5 kadeteetan, eta 22-5 gazteetan. Helduetan galdu egin zuten oiartzuarrek, 14-22, baina joan...

60 lagun inguru bildu ziren igandean, Torrean hasi eta puntetarainoko bidea auzolanean garbitzeko. Festa giroan bukatu zuten eguna, Imanol Carballok girotutako bazkal ostean. Baina aldarrikapenak ere hartu zuen tartea: «Urteak daramatzagu sanpedrotarrak bide honetan biltzen den zaborraren arazoa konpondu nahian. Inork irtenbiderik ematen ez duenez, herritarrok lan hau egiteko ardura hartu dugu», salatu dute.

Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketako finalera sailkatu dira Txosteko pilotariak. Etxean 1-1 egin zuten kanporaketaren lehenengo fasean, 12 tantoko aldearekin. Itzulikoa ostiralean jokatu zuten, eta honela gelditu ziren partidak: paleta larruz, 25-3...

Ehunka pertsona hurbildu ziren igandean Alarde Tradizionalak prestatu zuen ibilbidera. Alardealdiaren XIII. edizioko ibilbidearen zinta Ama Xantalen konpainiako kapitainak, eta Iruneko bi emakumek moztu zuten, eta ibilbidean zehar lau gune prestatu z...

Udalak maiatzaren 18an egin zuen udalbatzarrean, Arraztalo Elkarteak egindako eskaera bat aintzat hartu zuten Udalbatzako zinegotziek. Ondorioz, Altzibarren —Olaldeko eremuan— eraikiko dituzten babes ofizialeko etxebizitzetan, herriko gaixo psikikoentzat etxebizitzak gordetzea onartu zuten. Orain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aldaketa hori argitaratuko dute eta behin betikoa izango da. Laburbilduta, honakoa onartu zuten zinegotziek: lau etxebizitza gordetzea gaixo psikikoentzat eta horiekin bizi diren familientzat, “beti ere, egoera hori aitortuta badago”. 2009 urteko irabaziak 3.000 eurora jaistea —normalean, babes ofizialeko etxebizitzen zozketara aurkezteko, 9.000 eta 30.000 artean daude eskatzaileen irabaziak—. Eskaria lau etxebizitzetara iritsko ez balitz, soberan daudenak kupo orokorrera pasako lirateke. Eskariak lau baino gehiago baldin badira, lortzen ez duten gaixo psikikoak zozketa orokorrean sartuko dira. Zozketan parte hartu ahal izateko Etxebiden izena eman behar da ekainaren 25a baino lehen. Eta Oiartzunen erroldatuta egon behar da 2011ko urtarrilaren 1a baino lehen. Zorionak herriari Arraztalon pozik daude Udalaren erabakiarekin: “Oiartzunek Babes Ofizialeko Etxebizitzei buruz onartu duen arautegia, Euskal Herrian oso udalerri gutxik dute. Uste dugu, gaixotasun psikikoen onarpen sozialera isiteko urrats handia dela lorpen hori. Bide honetatik jarraitu behar dugu. Zorionak Oiartzun!”. Informazio gehiago Informazio gehiago nahi dutenek, Udal Etxebizitza Bulegora jo dezakete, Fermiñene etxera, 10:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara. Edo telefonoz, 943 491 000 [...]

Larunbatean izan zen Antxoko Sagardo Jaia. Alkartasuna Euskal Dantza Taldearen Hamabostaldi Kulturalaren barruan egin zuten sagardozaleen topagunea, eta bertan izan zirenek, sagardoaz gain, musikaz eta jakiez gozatu zuten. Batzuentzako nahi baino goizago bukatu zen festa, sagardo guzti-guztia bukatu zelako. Bestalde, herri jaien aldeko toka txapelketan hamarnaka antxotarrek parte hartu zuten. Jaia bukatzeko, 3gabe2 taldearen kontzertua izan zen Azokan. Aste honetan jarraituko dute Alkartasunaren Hamabostaldi Kulturalaren ekimenek.

Gipuzkoako hainbat ikastetxek Emausek antolatutako Hitz egin ala ekin lehiaketan parte hartu dute ikasturtean zehar. Lehiaketa horren bidez, ikasleak kontzientziatu nahi izan dituzte kontsumo eta hondakin gaietan. Hain zuzen, Langaitz BHIko ikasle tald...

Allerru Mendi Taldekoek agur esan diote ikasturteari. Ohi bezala, Jaizkibelera egin zuten txangoa, atzo goizean. Ondoren,elkarrekin bazkaldu eta opariak banatu zituzten. Guztira 82 lagunek hartu zuten parte ikasturteko azkeneko irteeran. Erdia helduak ...

Espainiako txapelketa jokatuta bukatu da trainerrillen denboraldia. Vilaxoanen (Pontevedra, Galizia) jokatu zen estropada, igandean, eta San Juango neskek brontzezko domina irabazi zuten. Hirugarren postuan iritsi ziren helmugara, Getariaren eta Samert...

Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak 2009an Hondarribiko aireportuko pista handitzeko akordioa lortu zuten arren, Ingurumen Ministerioak AENA Espainiako aireportuak kudeatzen dituen erakundeari esan di...

Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren kudeaketa plana onartu dute legegintzaldiko azken aurreko plenoan. Ohi baino azkarrago erabaki dituzte gaur, udalbatzarrean, gai zerrendako guztiak. Ogasun atalekoak ziren erabakitzeko zituzten ia denak, ...

Bihar asteartea, Musika Eskolako lehen mailako ikasleek kontzertua eskainiko dute San Gabriel egoitzan arratsaldeko 17:30etik aurrera. Akordeoi kontzertua izango da, eta San Gabrieleko egoilariek musikari txikienen emanaldiaz gozatu ahalko dute bihar.

Lan jazarpen kasuen ikerketa batzordearen ondorioak pasa den ostiralean ezagutarazi ondoren, ezker abertzaleak boto partikularra ematearen arrazoiak argitu ditu gaur. Santi Angulo eta Karlos Murua zinegotziaren iritziz, ikerketa batzordeak hainbat oztopo izan ditu, eta zehaztuta zituen hainbat helburu ez ditu bete. Gauzak horrela,”guztia estrategia bat izan da erabakirik ez hartzeko, ziurrenik korporazio berri batek gai hori tratatzeko interesik edukiko ez duelakoan”, ondorioztatu du Muruak. Izan ere, baldin eta korporazio berriak gaia berrartzen ez badu, dagoeneko bukatutzat eman dute Ikerketa Batzordearen lana. Izan duen ibilbidea begiratuta, iritzi diote batzordea bera sortu zela ezker abertzaleak behin eta berriro eskatu zuelako, “ez beharra ikusten zelako”. Gertatutakoa, berriz, oso larritzat jo dute: “Lau lan istripu deklaratu dira, eta horietatik hiruk lana utzi behar izan dute”; eta ez hori bakarrik, baita ondorio ekonomikoak ere. Hala ere, erantzuleak zeintzuk diren ez dutela argitu esan dute. Osalanen ere gai hori lantzen ari zen teknikaria baztertu eta Osalaneko ikuskaritza buruaren eta zuzendari orokorraren eskutan uztea susmagarria dela iritzi diote. Horrenbestez, batzordearen emaitza “adierazpen hutsa” bihurtu dela adierazi dute zinegotziek aurrera begira balio dezakeena. “Baina ez ditu argitzen aztertutako kasuak, eta ez doa egun ditugun lege eta araudietan ditugun betebeharrak baino haruntzago”, azaldu du Angulok. Erantzukizun eta erantzulerik bilatu [...]

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol emaitzen errepasoa. 11:30ean: OARSO BIDASOKO HITZA-ko zuzendaria den Urko Etxebesteren eskutik, eskualdeko informazioa 12:10ean: Elkarrizketa. 13:15ean: Joxe Migel Lopezek asteburuko kir...