Sagardo Jaian, giro ona eta festa
Larunbatean izan zen Antxoko Sagardo Jaia. Alkartasuna Euskal Dantza Taldearen Hamabostaldi Kulturalaren barruan egin zuten sagardozaleen topagunea, eta bertan izan zirenek, sagardoaz gain, musikaz eta jakiez gozatu zuten. Batzuentzako nahi baino goizago bukatu zen festa, sagardo guzti-guztia bukatu zelako. Bestalde, herri jaien aldeko toka txapelketan hamarnaka antxotarrek parte hartu zuten. Jaia bukatzeko, 3gabe2 taldearen kontzertua izan zen Azokan. Aste honetan jarraituko dute Alkartasunaren Hamabostaldi Kulturalaren ekimenek.