Gaixo psikikoentzat Olaldeko lau etxe gordetzea txalotu du Arraztalok
Udalak maiatzaren 18an egin zuen udalbatzarrean, Arraztalo Elkarteak egindako eskaera bat aintzat hartu zuten Udalbatzako zinegotziek. Ondorioz, Altzibarren —Olaldeko eremuan— eraikiko dituzten babes ofizialeko etxebizitzetan, herriko gaixo psikikoentzat etxebizitzak gordetzea onartu zuten. Orain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aldaketa hori argitaratuko dute eta behin betikoa izango da. Laburbilduta, honakoa onartu zuten zinegotziek: lau etxebizitza gordetzea gaixo psikikoentzat eta horiekin bizi diren familientzat, “beti ere, egoera hori aitortuta badago”. 2009 urteko irabaziak 3.000 eurora jaistea —normalean, babes ofizialeko etxebizitzen zozketara aurkezteko, 9.000 eta 30.000 artean daude eskatzaileen irabaziak—. Eskaria lau etxebizitzetara iritsko ez balitz, soberan daudenak kupo orokorrera pasako lirateke. Eskariak lau baino gehiago baldin badira, lortzen ez duten gaixo psikikoak zozketa orokorrean sartuko dira. Zozketan parte hartu ahal izateko Etxebiden izena eman behar da ekainaren 25a baino lehen. Eta Oiartzunen erroldatuta egon behar da 2011ko urtarrilaren 1a baino lehen. Zorionak herriari Arraztalon pozik daude Udalaren erabakiarekin: “Oiartzunek Babes Ofizialeko Etxebizitzei buruz onartu duen arautegia, Euskal Herrian oso udalerri gutxik dute. Uste dugu, gaixotasun psikikoen onarpen sozialera isiteko urrats handia dela lorpen hori. Bide honetatik jarraitu behar dugu. Zorionak Oiartzun!”. Informazio gehiago Informazio gehiago nahi dutenek, Udal Etxebizitza Bulegora jo dezakete, Fermiñene etxera, 10:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara. Edo telefonoz, 943 491 000 [...]
Udalak maiatzaren 18an egin zuen udalbatzarrean, Arraztalo Elkarteak egindako eskaera bat aintzat hartu zuten Udalbatzako zinegotziek. Ondorioz, Altzibarren —Olaldeko eremuan— eraikiko dituzten babes ofizialeko etxebizitzetan, herriko gaixo psikikoentzat etxebizitzak gordetzea onartu zuten.
Orain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aldaketa hori argitaratuko dute eta behin betikoa izango da.
Laburbilduta, honakoa onartu zuten zinegotziek: lau etxebizitza gordetzea gaixo psikikoentzat eta horiekin bizi diren familientzat, “beti ere, egoera hori aitortuta badago”.
2009 urteko irabaziak 3.000 eurora jaistea —normalean, babes ofizialeko etxebizitzen zozketara aurkezteko, 9.000 eta 30.000 artean daude eskatzaileen irabaziak—.
Eskaria lau etxebizitzetara iritsko ez balitz, soberan daudenak kupo orokorrera pasako lirateke.
Eskariak lau baino gehiago baldin badira, lortzen ez duten gaixo psikikoak zozketa orokorrean sartuko dira.
Zozketan parte hartu ahal izateko Etxebiden izena eman behar da ekainaren 25a baino lehen. Eta Oiartzunen erroldatuta egon behar da 2011ko urtarrilaren 1a baino lehen.
Zorionak herriari
Arraztalon pozik daude Udalaren erabakiarekin: “Oiartzunek Babes Ofizialeko Etxebizitzei buruz onartu duen arautegia, Euskal Herrian oso udalerri gutxik dute. Uste dugu, gaixotasun psikikoen onarpen sozialera isiteko urrats handia dela lorpen hori. Bide honetatik jarraitu behar dugu. Zorionak Oiartzun!”.
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi dutenek, Udal Etxebizitza Bulegora jo dezakete, Fermiñene etxera, 10:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara. Edo telefonoz, 943 491 000 zenbakira dei dezakete.
Eskerrak Gobernu Taldeari
Oiartzungo Udalbatza aldatzeko garaia iritsi den honetan, Arraztalotik esker bereziak eman nahi dizkiote azken legegintzaldiko Udal Gobernu Taldeari, eta kide batzuei zehazki, baita herritarrei eta udaleko langileei ere.
Ondorengo pertsonek, egin duten lana onartzea eta eskertzea merezi dutela uste dute Arraztaloko kideek.
Esker orokorrak eman dituzte, lehenengo: “Orokorrean Oiartzungo gaixo psikikoen gizarte eta lan integrazioan lagundu duten pertsona guztiei, eta batez ere gizarte gaietan ari diren Udaleko langileei”.
Arantza Arrese Gizarte Ongizate zinegotziari gero: “Berak esaten duen moduan, ahaztuta dauden gaixo psikiko horien alde lan egiteagatik. Beti gure ondoan egon da, egin ditugun gauza asko berari esker egin ditugu”.
Enrike Lekuona Hirigintza zinegotziari ere bai: “Baliabideak bilatzeko beti prest egon delako, dagoelako, eta gure lana aurrera atera dadin laguntzen ari delako. Bere laguntzarik gabe lantzen ditugun baratzak ez lirateke martxan egongo”.
Eta Aitor Etxeberriari alkateari: “Askotan bere interesa adierazi du eta ahal izan duen guztian laguntzen saiatu da krisi garai honetan. Lastima Oiartzungo Udalaren, Arraztalo Elkartearen eta Oarsoaldearen artean Enplegu-Bereziko Zentroa martxan jarri ez izana, baina berriz ere saiatuko gara”.
Laguntza eman dietei horiei guztiei, Udaleko lana bukatu arren, barrez, abisua ere egin diete Arraztalotik: “Oraindik zuen laguntza espero dugu, ez duzue hain erraz ihes egingo!”.
