Iraileko lehen asteburua Altamirako jaien txanda izaten da. Santakrutzak baino lehen, baina herriko jai nagusiekin bat egingo dute auzoko festek. Asteburu osoan egingo dituzte ekitaldiak, adin eta gustu guztietarako prestatuak. Etzi arratsaldean, 19:00etan, botako dute txupina. Auzoko kaleetan ibiliko dira Zabarre eta Oroitzene erraldoiak eta Eneko, Joannes, Kaxkagogor eta Belarrimotz buruhandiak. Lehenago, baina, haurrek ur eta apar festan jolasteko aukera izango dute. Hiru egunetan zehar txapelketetan aritzeko aukera izango dute altamirarrek (eta kanpokoek), baita ohiko zozketetan parte hartzeko aukera ere. Haurren eta helduen (etzi azken horiek; igandean gazteenek) danborradarik ez da faltako Altamirako kaleetan. Aurten, kontzertuak antolatu dituzte. Horrela, bihar rock kontzertua egingo dute Altzate igerilekuetako aparkalekuan. Etzi, berriz, ska doinuen txanda izango da. Auzoko jaiaetako ekitaldi gehienak asteburuan izango diren arren, hilaren 13an santakrutzen lehenengo gaueko danborradan ere hartuko du parte Altzatek. Egitaraua Etzi 16:30ean. Ur eta apar jaia, frontoian. 19:00etan. Txupinazoa, erraldoi, buruhandi eta txistulariekin. 20:00etan. Sardina jatea. 21:00etan. Auzoko gaztetxoentzako afaria eta zinema. 22:00etan. XXVII. Tute Txapelketa, auzo elkartean. 23:30ean. Rock kontzertuak igerilekuetan. Etzidamu 10:00etan. Diana, txistulariekin. 11:00etan. Pala torneoa. 11:00etatik 13:30era. Ur jokoak, igerilekuan. 12:00etan. XXVII. Toka Txapelketa, auzo elkartean. 14:30ean. Itsaski janaren zozketa. 16:30ean. V. Truk Txapelketa. 16:30etik 19:00etara. Ur jokoak, igerilekuan. 17:00etan. Zezentxo eta [...]
Xorrola herri barruko autobus zerbitzua berriz ere martxan hasiko da bihar. Xanistebanetan zerbitzu berezia eskaini ondoren, etenaldia egin du zerbitzuak, eta ohiko ordutegiarekin eta geltokiekin itzuliko da. Etxebizitza Bulegoa eta Gazte Informazio Bu...
Makutxo tabernan Malen Agirreren erakusketa jarriko dute bihartik. Lanak ikusteko, tabernaren ordutegian pasatu behar da bertatik.
Manuel Irigoienen Txoriak txori erakusketa jarriko dute bihartik aurrera Garmendi txokolategian. Hilaren bukaera arte ikusi ahal izango da, txokolategiaren ordutegian.
Konpainiek entseguak hasi dituzte irailaren 8ko Alardea prestatzeko eta konpainia gehienek entsegua egingo dute larunbatean, igandean eta astelehenean Hondarribiko kaleetan zehar. Entseguak direla eta, Foru kaleko eta San Kristobaleko biribilguneko t...
Udaletik ohartarazi dutenez, adineko hainbat bizilagunek euren burua udal langiletzat aurkeztu duten zenbait lagunen bisita jaso dute etxean azken asteotan. Iruzurgileek beren eguneroko ohituren gainean galdetu diete adinekoei, eta ondoren hainbat lapu...
Irailean Mari Carmen Cousillasen lore lehorren koadroez gozatu ahal izango da Petra Lekuonan, honako ordutegian: 09:30-13:00 eta 16:00-20:00.
Azken asteotan Touringek antolatutako Errenteria Hiria Txapelketa jokatzen aritu dira, eta pasa den asteburuan jokatu zuten finala. Pasaia eta Touring izan ziren aurrez aurre, eta bana berdindu bazuten ere pasaitarrentzat izan zen txapelketa. Touring j...
Munduko arrain zoparik onena Hondarribiko Arrantzaleen Hermandadean egiten dutela azaldu dute All Nippon Airways japoniar airelinearen aldizkariko azken alean argitaratutako artikuluan. Japoniar kazetariek gastronomi bidaia egin zuten eta Hondarribiko ...
Estatu Batuetatik heldu dira eta Mogambon dute hurrengo jomuga. Caleb eta Ashton Bird anaiek kontzertua eskainiko dute bihar, 21:00etatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio du eta aurrez eros daiteke, redribbonmusic.comwebgunean. Tweak Bird taldeaz gain, Yemen-Ra taldekoek joko dute Mogambon.
Udararo egin ohi duten antzera, aurten ere, euskal dantzak munduan zehar ezagutzera ematen aritu dira Alkartasuna Dantza Taldeko kideak. Sardinian izan dira aurten, eta bertako, nahiz Costa Ricako eta Bosniako talde banarekin aritu dira dantza emanaldiak aurkezten. Beste hainbat herrietako dantzak ere ezagutu dituzte. Besteak beste, Portugal,Kroazia, Errumania, Lituania… 150 lagunentzako bazkaria ere eskaini zuten, euskal jaki tradizionalekin
«Zuzeneko eta hurbileko harremanak» bultzatu asmoz, herritarrak bertaratzera animatu ditu Agirregabiria alkateak. Alkateorde berriek herritarrak hartzeari ekingo diote. Aipatu hitzorduetan herritarren kezkak eta ekarpenak jasoko dituzte eta, bide bat...