Alkateorde berriek herritarrak hartzeari ekingo diote
«Zuzeneko eta hurbileko harremanak» bultzatu asmoz, herritarrak bertaratzera animatu ditu Agirregabiria alkateak. Alkateorde berriek herritarrak hartzeari ekingo diote. Aipatu hitzorduetan herritarren kezkak eta ekarpenak jasoko dituzte eta, bide bat...
«Zuzeneko eta hurbileko harremanak» bultzatu asmoz, herritarrak bertaratzera animatu ditu Agirregabiria alkateak.
Alkateorde berriek herritarrak hartzeari ekingo diote. Aipatu hitzorduetan herritarren kezkak eta ekarpenak jasoko dituzte eta, bide batez, zalantzak argitzeko ahalegina egingo dute.
Amaia Agirregabiria alkateak herritarrak animatu ditu, alkateordeekin harremanetan jar daitezen, herria hobetzeko erarik onena zuzeneko eta hurbileko hartu emanak direlakoan.
Egunak, ordutegiak, eta alkateordeak
Donibane. Oihane Oronoz. Asteartetan, 16:30etik 18:00etara.
San Pedro. Jose Luis Sanz. Asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era.
Antxo. Izaskun Biurrun. Asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era.
Trintxerpe. Amaia Esnarriaga. Asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara.