Hondarribiko Arrantzaleen Hermandadeko arrain zopa munduko onena
Munduko arrain zoparik onena Hondarribiko Arrantzaleen Hermandadean egiten dutela azaldu dute All Nippon Airways japoniar airelinearen aldizkariko azken alean argitaratutako artikuluan. Japoniar kazetariek gastronomi bidaia egin zuten eta Hondarribiko ...
Munduko arrain zoparik onena Hondarribiko Arrantzaleen Hermandadean egiten dutela azaldu dute All Nippon Airways japoniar airelinearen aldizkariko azken alean argitaratutako artikuluan. Japoniar kazetariek gastronomi bidaia egin zuten eta Hondarribiko Arrantzaleen Hermandadean gelditu ziren. Horrela, Hondarribia deskribatzen dute, baita Hermandadean probatu zituzten arrain freskoak eta orain munduko onenantzat hartu duten arrain zopa. Jatetxeko Iñaki Bergesen esanetan, «arrain zopak ez dauka sekreturik, beti bezala egiten da, errezeta tradizionalari jarraiki, eta arrain onekin».
Artikuluaren argitalpenaren ostean, japoniar turista ugari gerturatu dira Arrantzaleen Kofradiara. «Artikulua eskutan ekartzen dute eta eskatzen duten lehenengo gauza arrain zopa da».