Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Albisteek ez dute oporrik hartzen

oarso bidasoko hitza
Oarsoaldea
2011/08/31
OARSO BIDASOKO HITZAk oporrak hartu ditu abuztuan, baina albisteek ez dute etenik eta hainbatek izan dute zeresana abuztu honetan bi eskualdeetan. Hona hemen horietako batzuk. Abuztuak 2. Juan Carlos Merino Errenteriako alkate ohia EuskoTren Participaciones S.A. enpresako buru izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak. EuskoTrenen menpe dagoen enpresa da. Abuztuak 2. Mikel Astarloza txirrindulari sanpedrotarra lehiara itzuli zen Burgosko Itzulian Euskaltel taldearekin, bi urteko zigorra bete ondoren. Abuztuak 2. Xanisteban Jaiak hasi ziren Oiartzunen. Txupinazoarekin batera Udal Gobernu Talde berriak soka dantza dantzatu zuen. Bost egunetan festa izan zen nagusi. Abuztuak 4. Xanistebanek, ordea, albiste gazia utzi dute aurten. Oiartzungo Landetxe plazan sexu eraso saiakera izan zen. Lehenagotik lapurtzen saiatu ziren, baina helburua lortu ez eta gazte oiartzuar bat bortxatzen saiatu eta labanarekin zauritu zuten. Hurrengo egunean gazteari zein bere ingurukoei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin zuten  Doneztebe plazan herritarrek udalak deituta. Abuztuak 5. Eider Peña Oarsoaldea Igerikerita Kirol Elkarteko igerilariak brontzezko domina lortu zuen Espainiako Txapelketako 100 metro bizkar proban. Valladoliden jokatu zuten proba hori, Haur Mailakoek, hain zuzen ere. Abuztuak 6. Euskal Jira ospatu zuten Irunen. 1928. urtetik ospatzen dute euskal ohiturak erakusten dituen jai hori irundarrek, eta aurten ere, orain dela urte batzuetatik hona egin duten bezala, abuztuko lehenengo larunbatean ospatu dute. Abuztuak 7. Maitane Azpeitia atleta oiartzuarrak brontzezko domina lortu zuen. Malagan jokatu zuten Espainiako Txapelketan hirugarren gelditzea lortu zuen, 6,12ko saltoari esker. Abuztuak 7. Artisautza azoka, euskal dantzak, sagardo dastaketa… hori guztia eta gehiagoz gozatu ahal izan zuten Hondarribiko Herri Giroan jaira hurbildu zirenek. Egun osoko festa izan zuten hondarribiarrek. Abuztuak 9. Karmengo Ama ikastetxetik Asiako liztorraren erlauntza kendu zuten. Abuztuak 14. Euskal Besta ospatu zuten Hendaian. Aurtengo berritasun nagusiena tailerrak izan dira; nahi zuen orok dantzan ikasteko tailerra zuen, beste hainbaten artean. Abuztuak 17. Niessen merkatalgunean sua piztu zen, eta batik bat bertako garagardotegi bati eragin zion. Sua goizeko ordubi eta erdietan piztu zen eta garrek hartu zuten altuera zela eta, suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten. Ez dakite sua nondik nora piztu zen. Abuztuak 19. Hiru egunez Bidasoafolk jaialdiaren barruan hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izan zuten Hondarribira, Irunera eta Hendaiara hurbildu zirenek. Malitik, Mexikotik eta Erruma Batutik etorritako musikariak izan ziren, baita etxekoak ere jakina. Abuztuak 19. Portugalgo Lousadatik etorritako herritarrei ongietorria egin zieten Errenteriako Udalean. Udalekuetan izan ziren Belabaratzen. Abuztuak 22. Irungo erdiguneko hogeita hiru kaletan ibilgailuen abiadura orduko 30 kilometrora mugatu zuten. Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren barruan sartzen da jarritako neurri hori. Oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna handitzea eta kutsadura akustikoa zein erregai kontsumoa murriztea dira helburu nagusiak. Abuztuak 28. Urtero bezala San Agustin eguna ospatu zuten Artikutzan. Independentistak sareak independentziaren aldeko mendi martxara joateko deia egin zuen eta goizean goizetik lagun talde bat Oiartzundik abiatu eta Artikutzara joan zen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.