Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Altamirako festekin hasiko da hilabete honetan Lezon nagusituko den jai giroa

Iraileko lehen asteburua Altamirako jaien txanda izaten da. Santakrutzak baino lehen, baina herriko jai nagusiekin bat egingo dute auzoko festek. Asteburu osoan egingo dituzte ekitaldiak, adin eta gustu guztietarako prestatuak. Etzi arratsaldean, 19:00etan, botako dute txupina. Auzoko kaleetan ibiliko dira Zabarre eta Oroitzene erraldoiak eta Eneko, Joannes, Kaxkagogor eta Belarrimotz buruhandiak. Lehenago, baina, haurrek ur eta apar festan jolasteko aukera izango dute. Hiru egunetan zehar txapelketetan aritzeko aukera izango dute altamirarrek (eta kanpokoek), baita ohiko zozketetan parte hartzeko aukera ere. Haurren eta helduen (etzi azken horiek; igandean gazteenek) danborradarik ez da faltako Altamirako kaleetan. Aurten, kontzertuak antolatu dituzte. Horrela, bihar rock kontzertua egingo dute Altzate igerilekuetako aparkalekuan. Etzi, berriz, ska doinuen txanda izango da. Auzoko jaiaetako ekitaldi gehienak asteburuan izango diren arren, hilaren 13an santakrutzen lehenengo gaueko danborradan ere hartuko du parte Altzatek. Egitaraua Etzi 16:30ean. Ur eta apar jaia, frontoian. 19:00etan. Txupinazoa, erraldoi, buruhandi eta txistulariekin. 20:00etan. Sardina jatea. 21:00etan. Auzoko gaztetxoentzako afaria eta zinema. 22:00etan. XXVII. Tute Txapelketa, auzo elkartean. 23:30ean. Rock kontzertuak igerilekuetan. Etzidamu 10:00etan. Diana, txistulariekin. 11:00etan. Pala torneoa. 11:00etatik 13:30era. Ur jokoak, igerilekuan. 12:00etan. XXVII. Toka Txapelketa, auzo elkartean. 14:30ean. Itsaski janaren zozketa. 16:30ean. V. Truk Txapelketa. 16:30etik 19:00etara. Ur jokoak, igerilekuan. 17:00etan. Zezentxo eta [...]

lezoko hitza
Oarsoaldea
2011/08/31

Iraileko lehen asteburua Altamirako jaien txanda izaten da. Santakrutzak baino lehen, baina herriko jai nagusiekin bat egingo dute auzoko festek. Asteburu osoan egingo dituzte ekitaldiak, adin eta gustu guztietarako prestatuak.
Etzi arratsaldean, 19:00etan, botako dute txupina. Auzoko kaleetan ibiliko dira Zabarre eta Oroitzene erraldoiak eta Eneko, Joannes, Kaxkagogor eta Belarrimotz buruhandiak. Lehenago, baina, haurrek ur eta apar festan jolasteko aukera izango dute.
Hiru egunetan zehar txapelketetan aritzeko aukera izango dute altamirarrek (eta kanpokoek), baita ohiko zozketetan parte hartzeko aukera ere. Haurren eta helduen (etzi azken horiek; igandean gazteenek) danborradarik ez da faltako Altamirako kaleetan.
Aurten, kontzertuak antolatu dituzte. Horrela, bihar rock kontzertua egingo dute Altzate igerilekuetako aparkalekuan. Etzi, berriz, ska doinuen txanda izango da.
Auzoko jaiaetako ekitaldi gehienak asteburuan izango diren arren, hilaren 13an santakrutzen lehenengo gaueko danborradan ere hartuko du parte Altzatek.

Egitaraua
Etzi

  • 16:30ean. Ur eta apar jaia, frontoian.
  • 19:00etan. Txupinazoa, erraldoi, buruhandi eta txistulariekin.
  • 20:00etan. Sardina jatea.
  • 21:00etan. Auzoko gaztetxoentzako afaria eta zinema.
  • 22:00etan. XXVII. Tute Txapelketa, auzo elkartean.
  • 23:30ean. Rock kontzertuak igerilekuetan.

Etzidamu

  • 10:00etan. Diana, txistulariekin.
  • 11:00etan. Pala torneoa.
  • 11:00etatik 13:30era. Ur jokoak, igerilekuan.
  • 12:00etan. XXVII. Toka Txapelketa, auzo elkartean.
  • 14:30ean. Itsaski janaren zozketa.
  • 16:30ean. V. Truk Txapelketa.
  • 16:30etik 19:00etara. Ur jokoak, igerilekuan.
  • 17:00etan. Zezentxo eta pottokak anfiteatroan, trikitilariekin.
  • 21:00etan. Afaria, Karmen jatetxean, danborradan parte hartuko dutenentzako.
  • 23:00etan. Danborrada, Karmen jatetxetik abiatuta.
  • 00:00etan. Zezensuzkoa.
  • 00:15ean. Ska kontzertuak, igerilekuan. Gero, gaupasa auzo elkartean.

Igandean

  • 11:00etan. Diana.
  • 11:00etatik 13:30era. Ur jokoak, igerilekuan.
  • 12:30ean. Haurren danborrada.
  • 14:30ean. Bigarren itsaski janaren zozketa.
  • 14:30ean. Herri bazkaria, auzo elkartean.
  • 16:30etik 19:00etara. Ur jokoak, igerilekuan.
  • 16:30ean. XXVIII. Mus Txapelketa auzo elkartean.
  • 17:00etan. Haur jolasak, frontoian.
  • 19:00etan. Txokolate jatea auzo elkartean.
  • 20:30ean. Jai bukaerako txupinazoa.

Hilaren 13an

  • 20:30ean. Altzateko helduen danborradako afaria.
  • 22:30ean. Danborradaren irteera herriko plazara.
  • 00:00etan. Altzate, Tiñelu, Ixkulin eta Allerru elkarteekin danborrada.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.