Arrandegia eraisteko lanek aurrera jarraitzen dute
Lehengo abuztuaren 22an ekin zioten San Pedron lonja zaharra botatzeari. Hiru hilabete iraungo dute eraikin zaharra botatzeko lanek, eta bien bitartean arrandegiko jarduera horretarako propio atondu duten Pasaia eraikinean egiten dihardute. 18 hilabetez arituko dira bertan lanean arrandegiko langileak zein Gipuzkoa osotik arraina erostera bertaratzen direnek. Arrandegi zaharraren bigarren eraikinaren zati bat ere zutik mantenduko dute, jarduera ahalbidetzeko asmoz. Guztira, hiru urte Lonja berria eraikitzeko lanak faseka egingo dituzte. Hiru urte iraungo dute, eta bukaera 2014ko lehen lauhilabeterako aurreikusi dute. 16 hilabete beharko dituzte orain eraisten ari diren orubean eraikin berria altxatzeko. Jarduera bertara lekualdatuta lanen bigarren faseari ekingo diote. Orduan hasiko dira arrandegiko eraikin nagusia izango denarekin lanean, eta baita ingurua urbanizatzeko lanekin. Portu Agintaritzak esan duenez, «San Pedrok 2,5 hektarea izango dituen parkea» irabaziko du. Arrandegiko lanek aparkalekuan eragin dituen zailtasunak arintzeko asmoz, udalak Arraunlari kaleko trafikoa berrantolatu du, bertako aparkalekuak bertakoentzat gordez. Hala, inguruko kaleetan bizi direnek autoa bertan aparkatzeko baimena eskuratu behar izan dute (baimen bat etxebizitza bakoitzeko).
Lehengo abuztuaren 22an ekin zioten San Pedron lonja zaharra botatzeari. Hiru hilabete iraungo dute eraikin zaharra botatzeko lanek, eta bien bitartean arrandegiko jarduera horretarako propio atondu duten Pasaia eraikinean egiten dihardute. 18 hilabetez arituko dira bertan lanean arrandegiko langileak zein Gipuzkoa osotik arraina erostera bertaratzen direnek.
Arrandegi zaharraren bigarren eraikinaren zati bat ere zutik mantenduko dute, jarduera ahalbidetzeko asmoz.
Guztira, hiru urte
Lonja berria eraikitzeko lanak faseka egingo dituzte. Hiru urte iraungo dute, eta bukaera 2014ko lehen lauhilabeterako aurreikusi dute. 16 hilabete beharko dituzte orain eraisten ari diren orubean eraikin berria altxatzeko. Jarduera bertara lekualdatuta lanen bigarren faseari ekingo diote. Orduan hasiko dira arrandegiko eraikin nagusia izango denarekin lanean, eta baita ingurua urbanizatzeko lanekin. Portu Agintaritzak esan duenez, «San Pedrok 2,5 hektarea izango dituen parkea» irabaziko du.
Arrandegiko lanek aparkalekuan eragin dituen zailtasunak arintzeko asmoz, udalak Arraunlari kaleko trafikoa berrantolatu du, bertako aparkalekuak bertakoentzat gordez. Hala, inguruko kaleetan bizi direnek autoa bertan aparkatzeko baimena eskuratu behar izan dute (baimen bat etxebizitza bakoitzeko).

