Cométe sarearen XII. ibilaldia Euskal Herrian barrena, Urdabururen eskutik
Comete sarearen XII. ibilaldia antolatu du Urdaburu elkarteak
Cométe sarearen XII. ibilaldia Euskal Herrian barrena antolatu dute Urdaburu Mendizale elkarteak eta Cométe sareak. Bigarren Mundu Gerran iheslariek egiten zuten bide bera egingo dute bertan parte hartzen duten ibiltariek hilaren 10 eta 11n .
Lore eskaintza eta ekitaldia
Hilaren 10ean Panier Zubian egin dute lehenengo hitzordua 8:15ean, bertatik irtengo baita autobusa Zokoaruntz (Lapurdi). Zokoa-Ziburuko hilerrian lore eskaintza egingo dute lehenik. Naziengandik ihesi zetozenak babesten zituzten Kattalin Agirre eta Florentino Goikoetxea mugalariaren hilobietan egingo dute omenaldia eta 10:30etan hasiko dute ibilbidea Urruñaruntz. Bertara helduta, ekitaldia egingo dute eguerdian, hildakoen monumentuaren aurrean.
Cométe sareko sortzaile Dedeé de Jongh, eta Juan Larburu eta Frantxia Usandizaga sareko kidea atxilotu zituzten Bidegain-Berri baserritik abiatuta San Migelera joango dira ibiltariak eta bertan sardina jatea egingo dute.
Hilaren 11n,berriz, Bidasoa eta Oiartzun arteko ibilbidea egingo dute . Mendiz Sarobe baserriraino joango dira parte hartzen duten ibiltariek.
Bazkaria antolatu dute ondoren,eta parte hartzeko aldez aurretik eman beharko dute izena interesadunek. Horretarako, astearte eta ostegunetan Urdabururen egoitzara joan daitezke 20:15etatik 22:00etara edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu ordutegi berean.
Egitaraua
