Elizaldeko plaza berriari Maria Garaiar zergatik jarriko dioten azaldu du udalak
Maria Garaiar sindikalista izan zenaren omenez, Elizalde auzoan sortuko den plaza berriak bere izena eramango du. Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berria eraikitzeko lanen ondorioz sortuko den eremuan egongo da plaza. Maria Josefa Garaiar Ugaldetxo...
Maria Garaiar sindikalista izan zenaren omenez, Elizalde auzoan sortuko den plaza berriak bere izena eramango du. Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berria eraikitzeko lanen ondorioz sortuko den eremuan egongo da plaza.
Maria Josefa Garaiar Ugaldetxoko Txipito baserrian jaio zen 1889ko maiatzaren 22an. Errenteria-Oreretan lan egin zuen, paper-fabrikan, eta bertan sartu zen langile mugimenduan: UGTko sindikalista izan zen.
36ko Gerra hasi zenean, gogor errepresaliatu zuten Garaiar. Frankistek atxilotu eta heriotza zigorrera kondenatu zuten. Gero, bizi osorako espetxe zigorrarengatik aldatu zioten kondena. Ondarretan, Saturraranen, Palma de Mallorcan… egon zen preso, gutxienez 1944 arte.
Udalak parekidetasunaren aldeko urrats gisa ulertzen du “gure herriko historia osatzeko ere ezinbestekoak izan diren emakumeak gogora ekartzea”.
