Hilaren 16an amaituko Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketan lanak aurkezteko epea
Martxan da Ereintza elkarteak antolatutako Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa. Eta lanen bat entregatzeko asmoa dutenek hilaren 16a izango dute azken eguna horretarako. Lehiaketara euskarazko zein gaztelaniazko lanak aurkez daitezke, eta parte hartzaile bakoitzak ipuin bat baino gehiago entregatzeko aukera izango du. Epaimahaiak abenduaren 17an emango du erabakiaren berri, eta orduan jakingo da nortzuk diren irabazleak. Idazle gaituek osatuko dute. Euskaraz idatzitako ipuinei dagokionez, lehenengo saria 1.200 eurokoa izango da. Beste sari bat ere izango da 25 urtetik beherako ipuin onenaren egilearentzat: 420 euro. Herriko ipuin onenari, berriz, Joxan Arbelaiz Saria emango diote, 210 eurokoa. Gaztelaniazko atalean, berriz, bi sari izango dira: lehenengo saria 1.200 eurokoa, eta herriko ipuin onenaren Joxan Arbelaiz Saria, 210 eurokoa. Oinarriak Idazlanak ezingo ditu hiru folio baino gutxiago izan, ezta zortzi baino gehiago ere, eta espazio bikoitzean idatzita egon beharko du. Ipuinak aurretik argitaratu gabeak izan beharko dute, eta beste lehiaketaren batean saritu gabeak. Lanak bidaltzeko bi modu izango dituzte partaideek. Posta arruntez behar bezala jositako hiru ale bidali beharko dira honako helbidera: Ereintza Kirol eta Kultur Elkartea 301 posta kutxatila, 20100 Errenteria-Orereta. Ipuinak ezizena erabiliz bidali beharko ditu egileak gutunazal itxi batean. Barruan, ezizena duen beste gutunazal batean sartuta izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa [...]
Martxan da Ereintza elkarteak antolatutako Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa. Eta lanen bat entregatzeko asmoa dutenek hilaren 16a izango dute azken eguna horretarako. Lehiaketara euskarazko zein gaztelaniazko lanak aurkez daitezke, eta parte hartzaile bakoitzak ipuin bat baino gehiago entregatzeko aukera izango du. Epaimahaiak abenduaren 17an emango du erabakiaren berri, eta orduan jakingo da nortzuk diren irabazleak. Idazle gaituek osatuko dute.
Euskaraz idatzitako ipuinei dagokionez, lehenengo saria 1.200 eurokoa izango da. Beste sari bat ere izango da 25 urtetik beherako ipuin onenaren egilearentzat: 420 euro. Herriko ipuin onenari, berriz, Joxan Arbelaiz Saria emango diote, 210 eurokoa.
Gaztelaniazko atalean, berriz, bi sari izango dira: lehenengo saria 1.200 eurokoa, eta herriko ipuin onenaren Joxan Arbelaiz Saria, 210 eurokoa.
Oinarriak
Idazlanak ezingo ditu hiru folio baino gutxiago izan, ezta zortzi baino gehiago ere, eta espazio bikoitzean idatzita egon beharko du. Ipuinak aurretik argitaratu gabeak izan beharko dute, eta beste lehiaketaren batean saritu gabeak.
Lanak bidaltzeko bi modu izango dituzte partaideek. Posta arruntez behar bezala jositako hiru ale bidali beharko dira honako helbidera: Ereintza Kirol eta Kultur Elkartea 301 posta kutxatila, 20100 Errenteria-Orereta. Ipuinak ezizena erabiliz bidali beharko ditu egileak gutunazal itxi batean. Barruan, ezizena duen beste gutunazal batean sartuta izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa zehaztu beharko ditu. Bigarren gutunazal horren kanpoaldean zehaztu beharko du egileak 25 urte baino gutxiago dituen edo Errenteria-Oreretan bizi den.
Posta elektronikoaren alde eginez gero, ipuinak.ereintza@gmail.com helbidera bidali beharko dira idazlanak, bi artxibotan: batean ipuina atxikituko da, eta bestean, berriz, plika idazlearen datuekin (izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa. 25 urte baino gutxiago izanez gero edo Errenteria-Oreretan biziz gero, plikan adierazi beharko da.
