Jaizkibel konpainia ohiko bidetik atera nahi du Jaurlaritzak
Herrizaingo Sailak Jaizkibel konpainiari bidali dien azken ebazpenean, entseguetan San Pedro kaletik igarotzea eragozten diete, eta desfile egunean Harresilanda kaletik pasatzea. Jaizkibel konpainiak helegitea jarri du erabakiaren kontra, eta erantzuna...
Herrizaingo Sailak Jaizkibel konpainiari bidali dien azken ebazpenean, entseguetan San Pedro kaletik igarotzea eragozten diete, eta desfile egunean Harresilanda kaletik pasatzea. Jaizkibel konpainiak helegitea jarri du erabakiaren kontra, eta erantzunaren zain daude, zer egingo duten argitzeko.
Ebazpena Herrizaingo Sailak eman badu ere, Hondarribiko Udalak igorritako txosten batean oinarritzen da. 2007an egin zuen Ertzaintzak txosten hori, eta bertan liskarrak egon zitezkeela argudiatu zuen.
Ebazpenak entseguetan San Pedro kaletik igarotzea debekatzen die. Horren ordez ondoko kaletik, Zuloaga kaletik, joatea argitzen die. Hiru entsegu egingo ditu Jaizkibelek, larunbatean, igandean eta astelehenean. Ebazpena aurrera badoa, irailaren 8an ezingo dute Harresilanda kaletik, Gernikako Arbola parke ingurutik pasa.
