Meza kantatua egin nahi dute azaroan, Oñatibiaren omenez
Lartaun Abesbatzatik gogorarazi dutenez, aurten mendeurren garrantzitsua ospatzen ari dira: Yon Oñatibia jaio zela ehun urte betetzen dira. Oñatibia abesbatzaren sortzailea izan zen. Mendeurrena ospatzeko, eta esker on eta omenaldi gisa, Lartaun Abes...
Lartaun Abesbatzatik gogorarazi dutenez, aurten mendeurren garrantzitsua ospatzen ari dira: Yon Oñatibia jaio zela ehun urte betetzen dira. Oñatibia abesbatzaren sortzailea izan zen.
Mendeurrena ospatzeko, eta esker on eta omenaldi gisa, Lartaun Abesbatzak meza kantatua antolatu nahi du azarorako.
Hala, dei egin diete abesbatzatik pasatutako abeslari guztiei ekimenean parte har dezaten, egun bertako kide ez izan arren: “Anima daitezela meza prestatzera, eta entseguetara etortzera”.
Entseguak irailean hasiko dituzte.
Interesa dutenek telefono zenbaki hauetara dei dezakete: 689 585 513 edo 667 242 928.
