Pasaiarentzat Errenteria Hiria Txapelketa
Azken asteotan Touringek antolatutako Errenteria Hiria Txapelketa jokatzen aritu dira, eta pasa den asteburuan jokatu zuten finala. Pasaia eta Touring izan ziren aurrez aurre, eta bana berdindu bazuten ere pasaitarrentzat izan zen txapelketa. Touring j...
Azken asteotan Touringek antolatutako Errenteria Hiria Txapelketa jokatzen aritu dira, eta pasa den asteburuan jokatu zuten finala. Pasaia eta Touring izan ziren aurrez aurre, eta bana berdindu bazuten ere pasaitarrentzat izan zen txapelketa.
Touring jarri zen aurretik markagailuan, baina atsedenaldiaren aurretik Pasaiak berdintzea lortu zuen. Aurreko lehietako emaitzei begiratuta, Touringek berdinketa bat baino gehiago behar zuen, baina ezin izan zuen beste golik sartu.
Beti Ona
Bestalde, Beti Onak taldeari batzeko deialdia egin die herriko haur guztiei. Gazte Mailakoek astelehen, astearte eta ostegunetan dute hitzordua, 19:00etan, Beraungo zelaian; astearte eta ostegunetan kadeek 19:00etan, eta Haur Mailakoek 17:30ean; Haur Mailako neskek, berriz, asteazken eta ostiraletan 17:30ean.
