Astillero Kontxatik kanpo eta San Pedro kexu
Zazpi traineruk baino ez dute parte hartuko etziko Kontxako estropadan. Astillero kaleratzea erabaki du Donostiako Udalak, Joseba Fernandez sanjuandarrak denboraldian hiru fitxa izan dituela onartuta. Honenbestez, hiru ontzi baino ez dira izango lehen txandan: Hondarribia, San Juan eta Tiran. Azkenekoan, berriz, ez da aldaketarik egongo, eta Urdaibaik, Kaikuk, Pedreñak eta Donostiarrak jardungo dute ohorezko txandan. Kaltetuena, hala ere, San Pedro izan da. Sailkapen estropadan zortzigarren izanda, berari zegokion Astilleroren tokia, baina Donostiako Udalaren erabakia beranduegi iritsi da sanpedrotarrentzat.