
Jeff Water gitarrista herrian izango da datorren ostegunean. Annihilator taldeko gitarra joleak eta sortzaileak, clinic saio bat eskainiko du doan, Mamuten, 19:00etan. Saioaren ondoren Epiphone Annihilator gitarra bat zozkatuko dute, eta Jeff Watersek ...

Atzo eta herenegun, behin ikasle eta gurasoekin adostu ondoren, banatu zituzten Ibargain Musika Eskolan instrumentu eta instrumentu taldeetako ordutegiak eta dena prest dago datorren astelehenean, hilaren 12an, ikasturte berriari hasiera emateko. Haste...

2011-2012 ikasturte berriari ekin dio Haurtzaro Ikastolak. Hilaren 1ean irakasleak hasi ziren ikasgelak, materiala eta beharrezko baliabideak prestatzen eta antolatzen. Hilaren 2an, Partzuergoko ttiki-ttikiek ere hasi zuten ikasturte berria, handienei animoak emateko. Karrikan, Harrigainen, Haurtzaro Ttikin eta eraikuntza berrian hasi dira ttikienak. Guztira 165 haur. Hauen ordutegia goizeko 07:30etik, arratsaldeko 17:00ak arte izango da, “modu horretan familia bakoitza al den egokien molda dadin”. Hilaren 5ean, berriz, 3 urtekoek heldu zioten ikasturte berriari. Hori bai, poliki-poliki, pixkanaka-pixkanaka. Hasieran ordu batzuk, gero gehixeago eta azkenean egun osoz. Beraz, egokitzapena ahal den mantsoen egingo da ikasle gaztetxo hauekin, urtero egin ohi duten bezala. Lehen astean ordu betez joan dira ikastolara. Bigarrengoan, goizeko lehen bi ordutan. Hirugarren astean, goiz osoz ariko dira. Eta iraileko asken astean, egun osoz izango dira ikastolan. Azkenik, hilaren 7an, herenegun, hasi ziren ikastolako handienak. HHko 4 eta 5 urtekoak, LHkoak eta DBHkoak, denek batera ekin diote lanari. Ia zortziehun ikasle dituzte, beraz, ikastolako geletan eta jolastokietan barrena. Hilaren 16a bitarte goizez ariko dira, eta 19tik aurrera egun osoz izango dituzte eskolak, ohiko ordutegia jarraituz. Bukatzeko, Oiartzo Batxilergo Ikastolako ikasleak ere hilaren 7an hasiko ziren Oiartzon, eta horien ordutegia jarraiakoa izango da, 07:45etik 14:30era.

Zazpi traineruk baino ez dute parte hartuko etziko Kontxako estropadan. Astillero kaleratzea erabaki du Donostiako Udalak, Joseba Fernandez sanjuandarrak denboraldian hiru fitxa izan dituela onartuta. Honenbestez, hiru ontzi baino ez dira izango lehen txandan: Hondarribia, San Juan eta Tiran. Azkenekoan, berriz, ez da aldaketarik egongo, eta Urdaibaik, Kaikuk, Pedreñak eta Donostiarrak jardungo dute ohorezko txandan. Kaltetuena, hala ere, San Pedro izan da. Sailkapen estropadan zortzigarren izanda, berari zegokion Astilleroren tokia, baina Donostiako Udalaren erabakia beranduegi iritsi da sanpedrotarrentzat.


Penya Blaugrana Donostik bosgarren urteurrena du aurten, eta hori dela eta, erakusketa antolatu du etzirako. Goizean Beraunen ikusi ahal izango da, Jai Alai tabernan. Arratsaldean, berriz, Txikote tabernan. Espainiako Ligari, Espainiako Superkopari eta...

Hilaren 17an Urumea ibaiaren arroari bira emateko antolatutako ekimenaren laugarren etapa egingo du Urdaburu Mendizale Elkarteak. Irteera Leitzako zentralean hasiko dute (Nafarroan, Goizuetako errepidean). Aurretik, Errenteria-Oreretako Zumardian 07:30...

Datorren astean, motorren IAT azterketa pasatzeko aukera izango da Errenteria-Oreretan: hilaren 13an, 14an eta 15ean (asteartean, asteazkenean eta ostegunean). Udaltzaingoak Masti Loidin duen egoitzan jarriko du postua Irungo IAT zentroak, 08:30etik 1...

Erregional Preferenteko herriko bi taldeek, Beti Onak eta Touringek, asteburu honetan hasiko dute 2011-2012 denboraldia. Beti Onak etxean jokatuko du bihar, Dunboa Eguzkiren kontra, Beraungo futbol zelaian. Touringek, berriz, Donostiara joan beharko du...