Motorren IAT azterketak egingo dituzte datorren astean Masti Loidin
Datorren astean, motorren IAT azterketa pasatzeko aukera izango da Errenteria-Oreretan: hilaren 13an, 14an eta 15ean (asteartean, asteazkenean eta ostegunean). Udaltzaingoak Masti Loidin duen egoitzan jarriko du postua Irungo IAT zentroak, 08:30etik 1...
Datorren astean, motorren IAT azterketa pasatzeko aukera izango da Errenteria-Oreretan: hilaren 13an, 14an eta 15ean (asteartean, asteazkenean eta ostegunean). Udaltzaingoak Masti Loidin duen egoitzan jarriko du postua Irungo IAT zentroak, 08:30etik 13:30era.
Azterketa egin ahal izateko, aurrez ordua hartu behar da Irungo IAT zentrora deituta: 943 626300. IAT herrian bertan pasatu dezakete gehienez ere 125 zaldiko motorrek. Egunean bertan, motorraren fitxa teknikoa, zirkulazio baimena eta aseguru poliza aurkeztu behar dira azterketan.
