Urumearen arroari bira emateko laugarren etapa antolatu du Urdaburuk
Hilaren 17an Urumea ibaiaren arroari bira emateko antolatutako ekimenaren laugarren etapa egingo du Urdaburu Mendizale Elkarteak. Irteera Leitzako zentralean hasiko dute (Nafarroan, Goizuetako errepidean). Aurretik, Errenteria-Oreretako Zumardian 07:30...
Hilaren 17an Urumea ibaiaren arroari bira emateko antolatutako ekimenaren laugarren etapa egingo du Urdaburu Mendizale Elkarteak. Irteera Leitzako zentralean hasiko dute (Nafarroan, Goizuetako errepidean). Aurretik, Errenteria-Oreretako Zumardian 07:30ean hartuko dute autobusa hara joateko. Eguzkiko Muñoa tontorretik pasatuta, ibilbidea Usotegietan bukatuko dute (Ezkurrako errepidean). Ibilaldia bost ordu ingurukoa izango dela aurreikusi dute.
Interesdunek Urdabururen egoitzan eman behar dute izena, asteartean edo ostegunean, 20:30etik 22:00etara. 943 52 78 79 telefono zenbakira ere deitu dezakete interesdunek, egun eta ordu horietan.
