Penya Blaugranaren erakusketa, etzi
Penya Blaugrana Donostik bosgarren urteurrena du aurten, eta hori dela eta, erakusketa antolatu du etzirako. Goizean Beraunen ikusi ahal izango da, Jai Alai tabernan. Arratsaldean, berriz, Txikote tabernan. Espainiako Ligari, Espainiako Superkopari eta...
Penya Blaugrana Donostik bosgarren urteurrena du aurten, eta hori dela eta, erakusketa antolatu du etzirako. Goizean Beraunen ikusi ahal izango da, Jai Alai tabernan. Arratsaldean, berriz, Txikote tabernan. Espainiako Ligari, Espainiako Superkopari eta Txapeldunen Ligari buruzko erakusketa da, eta doan bisitatu ahal izango dute interesdunek.
