Oraindik badago aukera Ibargain Musika Eskolan matrikulatzeko
Atzo eta herenegun, behin ikasle eta gurasoekin adostu ondoren, banatu zituzten Ibargain Musika Eskolan instrumentu eta instrumentu taldeetako ordutegiak eta dena prest dago datorren astelehenean, hilaren 12an, ikasturte berriari hasiera emateko. Haste...
Atzo eta herenegun, behin ikasle eta gurasoekin adostu ondoren, banatu zituzten Ibargain Musika Eskolan instrumentu eta instrumentu taldeetako ordutegiak eta dena prest dago datorren astelehenean, hilaren 12an, ikasturte berriari hasiera emateko.
Hastear dagoen ikasturte honetan 197 ikasle oiartzuar animatu dira musikan hastera edo sakontzera. Beti bezala pianoa nagusitu da 64 ikaslerekin, eta biolontxeloan, aldiz, hiru ikasle soilik animatu dira. Gitarran, zeharkako flautan eta tronpetan gutxi gorabehera 25-30 ikasle daude bakoitzean, eta biolinean, perkusioan, harpan, akordeoian eta klarinetean, 6-12 ikasle.
Ibargaindik nabarmendu dutenez, oraindik badago matrikulatzeko aukera eta musika eskolatik batez ere gaztetxoenak, 5-7 urte bitartekoak, animatu dituzte. Horiek astearte eta ostegunetan izango dituzte eskolak: 7 urtekoak eguerdietan, eta 5 eta 6 urtekoak arratsaldez.
Deia gazteei bereziki egin arren, Ibargaindik gogorarazi dute gero eta ikasle-heldu gehiago dagoela gitarra, piano, akordeoia etab. astintzen. Iaz, esaterako, 18 urtetik gorako 49 musikari oiartzuar animatu ziren eskoletara.
