Azabaratza bigarren kontsumo taldea sortzeko lanean ari da
Herritarrek Azabaratza Basherri taldean sartzeko egindako eskariak ugaritu direla eta, bigarren kontsumo taldea sortzeko lanean hasi dira egitasmo horretako arduradunak. Horretarako bilera egingo dute bihar 19:00etatik aurrera Urdaburu Mendizale el...
Herritarrek Azabaratza Basherri taldean sartzeko egindako eskariak ugaritu direla eta, bigarren kontsumo taldea sortzeko lanean hasi dira egitasmo horretako arduradunak. Horretarako bilera egingo dute bihar 19:00etatik aurrera Urdaburu Mendizale elkarteak Juan de Olazabal kalean duen egoitzan.
Produktu agroekologikoak
Azabaratza Basherri taldea 2011. urte hasieran sortu zuten eta ordundik, astero produktu agroekologikoekin osatutako saskiak banatzen ditu eskualdeko 30 familien artean.
Taldeko arduradunek jakinarazi dutenez «geroz eta gehiago dira taldeko partaide izateko eskaria luzatu diguten herritarrek eta hori ikusita 2. kontsumo taldea sortzeko lanean hasi gara». Azabaratza taldekoek Gipuzkoako EHNE eta Biolurrekin koordinatuta egingo dute lan hori.
Taldeen funtzionamendua azaldu
Kontsumo taldea sortzeko bilera informatiboa deitu dute bihar Azabaratzako kideek. Azaldu dutenez, EHNE, Biolur eta Azabaratza Basherri taldeko kideek kontsumo taldeen funtzionamendua ren berri emango dute bilera horretan eta baita nekazal produktuak beste modu batean kontsumitu daitezkela erakutsi ere .