“Aukera bat da, geroz eta errealagoa, Bilduk San Markoko zabortegia irekitzea”. Susana Corcuera Gipuzkoako PSE-EEko udal politiken idazkariaren hitzak dira. Bildu duela hiru urte itxi zuten zabortegia irekitzekotan dagoela iritzi dio PSE-EEk. Hori dela eta, zabortegiaren inguruko udaletan, Donostia, Errenteria-Orereta, Pasaia eta Lezokoan, mozio bana aurkeztu dute, eta batzar nagusietan ere gai berari lotuta, ebazpen proposamena aurkeztu dute. Azken aldian Bildu udalerrietan zein diputazioan hartzen ari den neurriek eraman dute talde sozialista hori ondorioztatzera. Hori horrela, herritarrak “ohartarazi” nahi izan dituzte Corcuerak berak, lau udaletako PSE-EEko ordezkariek —Denis Itxaso (Donostia), Juan Carlos Merino (Errenteria-Orereta), Lore Suarez (Pasaia), Mikel Antxon Arrizabalaga (Lezo)— eta Mikel Duran batzar nagusietako Ingurumen Batzordeko PSE-EEko bozeramaileak. Neurri horiek Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren azpiegituren (hala nola, errauste planta) aurrekontuan izandako murrizketa (8 milioi eurotik 5 milioi eurora) eta Lurralde Sektore Planaren kudeaketa geldiaraztea dira. Bigarren horren barruan sartzen dira, hala nola, biometanizazio planta edo bigarren konpost planta. “Proiektu horiek dira, errauste planta eta ziklo hori osatzen duten beste ekipamendu batzuk, zero isurira eramango gaituztenak. Hori kate bat da, eta hor ezin da pauso bat bera ere gainetik pasatu”, adierazi du Merino San Markoko Mankomunitateko presidente izandakoak. Horrenbestez, “zutabe horietakoren bat erori edo aldatzen bada, eraikin guztia kolokan” jartzen [...]
Hemezortzi urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroa egingo dute herrian, urritik ekainera. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatu du, beste behin, Emakumea Pilotari egitasmoaren barruan. Dagoeneko hirugarren ikasturtea da, eta “emakumeak pilotara eta pilota emakumeengana hurbiltzea” da helburua. Izena ematen dutenek, astean behin ordu eta erdiz, paleta saioak egingo dituzte, teniseko pilotarekin eta paleta arinekin. Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan izango dira saioak, astelehenetan, 19:30etik 21:00etara. Izena emateko epea hilaren 15ean irekiko dute, eta 26ra arte izango da apuntatzeko aukera. Ikastaroa, berriz, urriaren 3an hasiko da. Federaziotik jakinarazi dutenez, irakasleak eramango du materiala, eta ikasleek matrikula ordaindu beharko dute: 115 euro —ikastaro osoa eta asegurua ordaintzeko—. Ikastaroan izena eman nahi dutenek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan eman dezakete: 943 47 14 63. Horrez gain, 665 98 85 88 (Patri) zenbakian ere eman daiteke izena, baita Elorsoro kiroldegian (943 49 25 52) eta Gazte Informazio Bulegoan (943 49 11 05 ) ere. Bestalde, informazio gehiago nahi dutenentzat mahaia jarriko dute kiroldegian hilaren 15ean. Eta webgunea ere badute: www.blogak.com/emakumeapilotari. Emakumea Pilotari Eguna Ikasturtearen bukaeran, Gipuzkoako hainbat herritan aritzen diren emakume guztiak bilduko dira, Emakumea Pilotari Egunean. Iaz, 80 emakume inguru bildu ziren Iruran, eta Eamkumeen Paletako Gipuzkoako Txapelketa Herrikoaren finalak jokatu zituzten. Oiartzuarrak txapeldunorde izan ziren.
Antxoko Jai Batzordeak bilera deitu du biharko. 20:00etan da bilera, Azokan. San Fermin Txikiak prestatzea da bileraren helburua. Hori dela eta Jai Batzordetik herriko koadrilak eta elkarteak parte hartzera animatu nahi dituzte.
Eskola orduz kanpoko jardueren gida digitalizatu berri dutela jakinarazi du Udalak. Iaz haur eta gazteentzako zuzenduriko eskola orduz kanpoko jardueren gida kaleratu zuten, e! hemen gaude, pasa hitza proiektoan biltzen diren elkarte guztien lanaren er...
Eusko Alderdi Jeltzaleak Irungo Aduana arratsaldetan eta larunbatetan irekitzeko eskatu du, Zerga Administrazioko Espainiako Agentziak (AEAT) abuztuaren 1ean hartutako erabakiaren kontra. Batzar Nagusietan Eider Mendoza Bidasoko batzarkideak aurkeztutako ebazpen-proposamenaren bitartez gaia Batzar Nagusietan eztabaidatua izatea nahi dute jeltzaleek. Aduanetako eta garraio arloko langileen ordezkariak ere haserre agertu dira Zerga Agentziak hartutako erabakiarekin. Mendozarentzat “erabakia hanka sartze galanta da, soilik kaltea sortzen duena, ohiko tramiteen ordutegia murrizteak atzerapena eta kamioien pilaketa eragiten baitu”. AEATren erabakiak enpresen kostoetan eragin duela adierazi du hondarribiarrak. Horren eraginez garraio zenbait enpresek “merkantziak arratsaldeetan irekita dauden beste aduanetara desbideratzen” ari direla jakinarazi du hondarribiarrak.
Petra Lekuona zaharren egoitzan egiten du lana Aloña Etxeberriak. Bere ekimenez, erakusketak jartzen dituzte hilabetero. Egoiliarrei artea hurbiltzea, eta herritarrak egoitzara gerturatzea da asmoa. Aloña Etxeberria (Donostia, 1979) Petra Lekuona Zaharren Egoitzako psikologoa eta monitorea da. Bere ideia izan zen hilabetero erakusketa bat bertan jartzea. Artistek, bisitariek eta egoiliarrek ondo erantzun dutela dio. Urtebete daramazue proiektuarekin. Bai. Iazko xanistebanetarako jarri genuen lehenengo erakusketa. Nola otu zitzaizun erakusketak egoitzan jartzea? Zerbait isolatua bezala hasi ginen. Hemen izan zen egoiliar bat eta alabak margotu egiten zuen. Emakume hori hil zen, eta bururatu zitzaidan polita izango zela alabaren lanak hemengo egoiliarrei erakustea. Izan ere, egun batean bizpahiru koadro ekarri zituen ikusteko, eta denon interesa piztu zuten. Proposatu nion, eta berak bere aldetik beste bi margolariri ere ideia azaldu zien. Bera Esperantza Beasain da, eta Joxe Mari Isasarekin eta Ixiar Urkiarekin hitz egin zuen. Denen artean, erakusketa hori iazko xanistebanetako programan sartzea lortu genuen. Ondoren, dagoeneko erakusketa hartarako prestatuta genuenez gune bat, eta hemen ere ideia gustatu zitzaienez, aurrera eramaten saiatu naiz. Hala, hilabetean behin, artista amateur ezberdin bati aukera ematen diogu bere lanak egongela handi honetan erakusteko. Bi helburu ditu egitasmoak, ezta? Bai, horiek dira proiektuaren oinarria. Bi helbururekin pentsatuta neukan proiektua. Batetik, [...]
Itsas kultura eta turismoa bultzatzea da asmoa Ostegunean hasi eta igandera bitartean, itsas kulturarekin zerikusi zuzena duten hamaika ekitaldi antolatu ditu Itsas Gelak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Ekonomia eta turismoa sustatu nahi du modu honetan Itsas Gelak, beti ere, bertako kulturaren oinarrian. Horretarako landu dute Itsasaldia jaialdia, Itsas Planet elkartearekin elkarlanean. Pasaiara iritsi aurretik, Bilbon eta Hondarribian izan da Itsasaldia. Izan ere, Itsasaldia programa irekia da, kostaldeko edozein herritan landu daitekeena, beti ere tokiak tokiko eragilerekin elkarlanean. Bihar Itsas Gela elkarteko kide Izaskun Suberbiolari egindako elkarrizketa argitaratuko du Oarso Bidasoko Hitzak. Jarraian lau eguneko egitaraua: Osteguna, hilak 15 11:30. Jaialdiaren hasiera Mater itsasontzi museoan. 12:30. Mater itsasontzi museoko bisitei harrera. 18:30. Haurrentzako itsas jokoak Trintxerpeko Gudarien Enparantzan. 19:00. Arrantzan dokumentalaren proiekzioa, San Pedroko kofradian. 20:00. Albaolaren Apaizac obeto dokumentalaren proiekzioa San Pedroko kofradian. Hilak 16, ostirala 10:00. Turismo eta kultura marketing tailerra San Pedroko kofradian. 11:00. Mater itsasontzi museoko bisitei harrera. 17:00. Itsasaldia argazki erakusketa Antxoko Kultur Etxean. 18:00. Haurrentzako itsas jokoak Antxoko Biteri Plazan. 18:00. Blas de Lezori buruzko hitzaldia, Carlos Alonso Mendizabalen eskutik, kofradian. 19:30. Globo batailoak Antxoko Biteri Plazan. 19:30. Itsas gizon eta emakumeen mahai-ingurua San Pedroko kofradian. Hilak 17, larunbata 08:00. Mendi martxa, Jaizkibelera, Itsas Mendiren [...]
Herritarrek Azabaratza Basherri taldean sartzeko egindako eskariak ugaritu direla eta, bigarren kontsumo taldea sortzeko lanean hasi dira egitasmo horretako arduradunak. Horretarako bilera egingo dute bihar 19:00etatik aurrera Urdaburu Mendizale el...
Xereta ikuskizuna kulturgunean
Olinpiar Jokoetarako txartela eman dio irundarrak Federazioari, eta normalena litzateke Elosegik berak baliatzea Ander Elosegi Santiagotarrak taldeko irundarrak bosgarren postua lortu zuen asteburuan Bratislavan (Eslovakia) jokatu zuten piraguismoko ur bizietako Munduko Slalom Txapelketan. Emaitza horrekin Espainiako selekzioak 2012ko Olinpiar Jokoetan leku bat izango du C-1ean, ziurrenik Elosegirentzat berarentzat. Txapelketan parte hartu duten beste bi irundarrek, Jone Otañok eta Joan Crespok, finalerdietarako sailkatzea lortu zuten, K-1ean biek. Ostiraleko sailkapen jaitsierako lehen itzulian Elosegik 12. denborarik hoberena egin zuen (96,78), eta marka horrek eman zion sailkapena, bigarren saioa okerrago egin baitzuen. Irungo kanoistak maila bikaina erakutsi zuen herenegungo bi probetan, bai finalerdian, baita finalean ere. Finalaren atarikoan zazpigarrena izan zen, eta hamar onenen artean sailkatzeaz gain, Olinpiar Jokoetarako txartela lortu zuen, proba bakoitzeko hamabost txartel banatu baitzituzten. Finalean jaitsiera txukuna egin zuen Elosegik, akatsik gabea, baina helmuga zeharkatzerakoan ez zen lortutako markarekin kontent geratu (104,86); behin finalean egonda, podiumera igo nahi zuen. Azkenean bosgarren izan zen Elosegi, zilarrezko dominatik segundo batera. Olinpiar Jokoetarako txartela federazioarentzako den arren, ia ziurtzat eman daiteke Elosegik berak baliatuko duela aukera hori, ICFren rankinean (International Canoe Federation) hobeto kokatuta dagoelako eta goi mailako txapelketetan emaitza onenak berak lortu ohi dituelako. Hori horrela izanik, Santiagotarrak taldeko kanoista Londreserako [...]
Real Unionek puntu bakarra eskuratu zuen larunbat arratsaldean Aranda de Dueron (Burgos) Arandinaren aurka jokatu zuen partidan. Lehen zatian ez zen golik izan, eta bigarrena hasi eta 53. minutuan gola sartu zuen Arandina taldeko Joaquinek. Hala, marka...
Kukai dantza konpainiak jota dantza ikastaroa antolatu du hilaren 29rako. Horretarako, Aiko dantza taldearen laguntza izango dute. Ohi bezala, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan (bigarren solairuan) ariko dira dantza mota hori irakasten, 19:00...