Emakumeentzako paleta ikastaroa, urritik ekainera
Hemezortzi urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroa egingo dute herrian, urritik ekainera. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatu du, beste behin, Emakumea Pilotari egitasmoaren barruan. Dagoeneko hirugarren ikasturtea da, eta “emakumeak pilotara eta pilota emakumeengana hurbiltzea” da helburua. Izena ematen dutenek, astean behin ordu eta erdiz, paleta saioak egingo dituzte, teniseko pilotarekin eta paleta arinekin. Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan izango dira saioak, astelehenetan, 19:30etik 21:00etara. Izena emateko epea hilaren 15ean irekiko dute, eta 26ra arte izango da apuntatzeko aukera. Ikastaroa, berriz, urriaren 3an hasiko da. Federaziotik jakinarazi dutenez, irakasleak eramango du materiala, eta ikasleek matrikula ordaindu beharko dute: 115 euro —ikastaro osoa eta asegurua ordaintzeko—. Ikastaroan izena eman nahi dutenek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan eman dezakete: 943 47 14 63. Horrez gain, 665 98 85 88 (Patri) zenbakian ere eman daiteke izena, baita Elorsoro kiroldegian (943 49 25 52) eta Gazte Informazio Bulegoan (943 49 11 05 ) ere. Bestalde, informazio gehiago nahi dutenentzat mahaia jarriko dute kiroldegian hilaren 15ean. Eta webgunea ere badute: www.blogak.com/emakumeapilotari. Emakumea Pilotari Eguna Ikasturtearen bukaeran, Gipuzkoako hainbat herritan aritzen diren emakume guztiak bilduko dira, Emakumea Pilotari Egunean. Iaz, 80 emakume inguru bildu ziren Iruran, eta Eamkumeen Paletako Gipuzkoako Txapelketa Herrikoaren finalak jokatu zituzten. Oiartzuarrak txapeldunorde izan ziren.
Hemezortzi urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroa egingo dute herrian, urritik ekainera. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatu du, beste behin, Emakumea Pilotari egitasmoaren barruan. Dagoeneko hirugarren ikasturtea da, eta “emakumeak pilotara eta pilota emakumeengana hurbiltzea” da helburua.
Izena ematen dutenek, astean behin ordu eta erdiz, paleta saioak egingo dituzte, teniseko pilotarekin eta paleta arinekin. Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan izango dira saioak, astelehenetan, 19:30etik 21:00etara.
Izena emateko epea hilaren 15ean irekiko dute, eta 26ra arte izango da apuntatzeko aukera. Ikastaroa, berriz, urriaren 3an hasiko da.
Federaziotik jakinarazi dutenez, irakasleak eramango du materiala, eta ikasleek matrikula ordaindu beharko dute: 115 euro —ikastaro osoa eta asegurua ordaintzeko—.
Ikastaroan izena eman nahi dutenek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan eman dezakete: 943 47 14 63. Horrez gain, 665 98 85 88 (Patri) zenbakian ere eman daiteke izena, baita Elorsoro kiroldegian (943 49 25 52) eta Gazte Informazio Bulegoan (943 49 11 05 ) ere.
Bestalde, informazio gehiago nahi dutenentzat mahaia jarriko dute kiroldegian hilaren 15ean. Eta webgunea ere badute: www.blogak.com/emakumeapilotari.
Emakumea Pilotari Eguna
Ikasturtearen bukaeran, Gipuzkoako hainbat herritan aritzen diren emakume guztiak bilduko dira, Emakumea Pilotari Egunean. Iaz, 80 emakume inguru bildu ziren Iruran, eta Eamkumeen Paletako Gipuzkoako Txapelketa Herrikoaren finalak jokatu zituzten. Oiartzuarrak txapeldunorde izan ziren.