Itsasaldia jaialdia antolatu du Itsas Gelak
Itsas kultura eta turismoa bultzatzea da asmoa Ostegunean hasi eta igandera bitartean, itsas kulturarekin zerikusi zuzena duten hamaika ekitaldi antolatu ditu Itsas Gelak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Ekonomia eta turismoa sustatu nahi du modu honetan Itsas Gelak, beti ere, bertako kulturaren oinarrian. Horretarako landu dute Itsasaldia jaialdia, Itsas Planet elkartearekin elkarlanean. Pasaiara iritsi aurretik, Bilbon eta Hondarribian izan da Itsasaldia. Izan ere, Itsasaldia programa irekia da, kostaldeko edozein herritan landu daitekeena, beti ere tokiak tokiko eragilerekin elkarlanean. Bihar Itsas Gela elkarteko kide Izaskun Suberbiolari egindako elkarrizketa argitaratuko du Oarso Bidasoko Hitzak. Jarraian lau eguneko egitaraua: Osteguna, hilak 15 11:30. Jaialdiaren hasiera Mater itsasontzi museoan. 12:30. Mater itsasontzi museoko bisitei harrera. 18:30. Haurrentzako itsas jokoak Trintxerpeko Gudarien Enparantzan. 19:00. Arrantzan dokumentalaren proiekzioa, San Pedroko kofradian. 20:00. Albaolaren Apaizac obeto dokumentalaren proiekzioa San Pedroko kofradian. Hilak 16, ostirala 10:00. Turismo eta kultura marketing tailerra San Pedroko kofradian. 11:00. Mater itsasontzi museoko bisitei harrera. 17:00. Itsasaldia argazki erakusketa Antxoko Kultur Etxean. 18:00. Haurrentzako itsas jokoak Antxoko Biteri Plazan. 18:00. Blas de Lezori buruzko hitzaldia, Carlos Alonso Mendizabalen eskutik, kofradian. 19:30. Globo batailoak Antxoko Biteri Plazan. 19:30. Itsas gizon eta emakumeen mahai-ingurua San Pedroko kofradian. Hilak 17, larunbata 08:00. Mendi martxa, Jaizkibelera, Itsas Mendiren [...]
Itsas kultura eta turismoa bultzatzea da asmoa
Ostegunean hasi eta igandera bitartean, itsas kulturarekin zerikusi zuzena duten hamaika ekitaldi antolatu ditu Itsas Gelak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Ekonomia eta turismoa sustatu nahi du modu honetan Itsas Gelak, beti ere, bertako kulturaren oinarrian. Horretarako landu dute Itsasaldia jaialdia, Itsas Planet elkartearekin elkarlanean. Pasaiara iritsi aurretik, Bilbon eta Hondarribian izan da Itsasaldia. Izan ere, Itsasaldia programa irekia da, kostaldeko edozein herritan landu daitekeena, beti ere tokiak tokiko eragilerekin elkarlanean. Bihar Itsas Gela elkarteko kide Izaskun Suberbiolari egindako elkarrizketa argitaratuko du Oarso Bidasoko Hitzak. Jarraian lau eguneko egitaraua:
Osteguna, hilak 15
11:30. Jaialdiaren hasiera Mater itsasontzi museoan.
12:30. Mater itsasontzi museoko bisitei harrera.
18:30. Haurrentzako itsas jokoak Trintxerpeko Gudarien Enparantzan.
19:00. Arrantzan dokumentalaren proiekzioa, San Pedroko kofradian.
20:00. Albaolaren Apaizac obeto dokumentalaren proiekzioa San Pedroko kofradian.
Hilak 16, ostirala
10:00. Turismo eta kultura marketing tailerra San Pedroko kofradian.
11:00. Mater itsasontzi museoko bisitei harrera.
17:00. Itsasaldia argazki erakusketa Antxoko Kultur Etxean.
18:00. Haurrentzako itsas jokoak Antxoko Biteri Plazan.
18:00. Blas de Lezori buruzko hitzaldia, Carlos Alonso Mendizabalen eskutik, kofradian.
19:30. Globo batailoak Antxoko Biteri Plazan.
19:30. Itsas gizon eta emakumeen mahai-ingurua San Pedroko kofradian.
Hilak 17, larunbata
08:00. Mendi martxa, Jaizkibelera, Itsas Mendiren eskutik.
11:00. Mater itsasontziko bisitei harrera, eta doako bisitak Ondartxon.
11:00. Itsas azoka, urpekaritza batailoak, tailerrak eta pintura lehiaketa Torreatzen.
12:00. Igeriketa eta txintxorro lehiaketa.
13:00. Ibilaldiak itsasotik, San Pedrotik abiatuta.
14:00. Itsas gastronomia dastaketa Torreatzen.
18:00. Itsas dantza ikuskizuna Torreatzen.
18:00. Haurrentzako zinema eta askaria Donibaneko kofradian.
20:30. Kontzertua Mater itsasontzian.
21:30. Itsas zinema Donibaneko plazan.
Hilak 18, igandea
10:00. Mater itsasontzi museoko bisitei harrera.
10:30. Txistu soinuko egusentia Donibanen.
11:00. Donibanetik Bonantzaraino itsas desfilea eta prozesioa. Barrutien arteko lehiaketa.
11:30. Marinel meza Bonantzan.
12:00. Estropada Trintxerpe, San Pedro eta Donibane artean.
12:30. Itsas jokoen ikuskizuna: bolardo, arpoi, gurdi eta buzoak Donibaneko plazan.
14:00. Bakailao errezeta lehiaketa eta dastaketa Donibaneko plazan.
15:00. Egitarau bukaerako ekitaldia.