Eskola orduz kanpoko jardueren gida digitala
Eskola orduz kanpoko jardueren gida digitalizatu berri dutela jakinarazi du Udalak. Iaz haur eta gazteentzako zuzenduriko eskola orduz kanpoko jardueren gida kaleratu zuten, e! hemen gaude, pasa hitza proiektoan biltzen diren elkarte guztien lanaren er...
Eskola orduz kanpoko jardueren gida digitalizatu berri dutela jakinarazi du Udalak. Iaz haur eta gazteentzako zuzenduriko eskola orduz kanpoko jardueren gida kaleratu zuten, e! hemen gaude, pasa hitza proiektoan biltzen diren elkarte guztien lanaren erakusgarri. Gida hori da orain digitalizatu dutena. www.pasaia.net helbidean topa daiteke. Bilatzaileak hainbat aukera eskaintzen ditu: adinaren arabera, barrutiaren arabera, jardueraren arabera…