Puntu bakarra eskuratu du Real Unionek Arandako partidan
Real Unionek puntu bakarra eskuratu zuen larunbat arratsaldean Aranda de Dueron (Burgos) Arandinaren aurka jokatu zuen partidan. Lehen zatian ez zen golik izan, eta bigarrena hasi eta 53. minutuan gola sartu zuen Arandina taldeko Joaquinek. Hala, marka...
Real Unionek puntu bakarra eskuratu zuen larunbat arratsaldean Aranda de Dueron (Burgos) Arandinaren aurka jokatu zuen partidan. Lehen zatian ez zen golik izan, eta bigarrena hasi eta 53. minutuan gola sartu zuen Arandina taldeko Joaquinek.
Hala, markagailua kontran izanda, Real Union, berdinketaren bila hasi zen, eta partida bukatzeko minutu gutxi geratzen zirela, 93. minutuan, Angulok gola eskuratu zuen.
Real Unionen ondorengoek jokatu zuten; Otermin, Yuri, Santi Santos, Mendinueta, Gabarain, Barranco (Infante), Beobide, Angulo, Eneko Romo, Sellares y Brit (Iker Alegre).
Horrela, laugarren jardunaldia jokatuta, lau punturekin, hamaseigarren postuan dago sailkapen orokorrean Irungo Real Union. Hala ere, lau talde daude puntu berberekin, hau da, lau punturekin; UD Salamanca, Gim. Segoviana, Real Union eta Eibar.