EAJren batzarkide taldeak Aduanako ordutegia murriztearen kontrako ebazpena aurkeztu du
Eusko Alderdi Jeltzaleak Irungo Aduana arratsaldetan eta larunbatetan irekitzeko eskatu du, Zerga Administrazioko Espainiako Agentziak (AEAT) abuztuaren 1ean hartutako erabakiaren kontra. Batzar Nagusietan Eider Mendoza Bidasoko batzarkideak aurkeztutako ebazpen-proposamenaren bitartez gaia Batzar Nagusietan eztabaidatua izatea nahi dute jeltzaleek. Aduanetako eta garraio arloko langileen ordezkariak ere haserre agertu dira Zerga Agentziak hartutako erabakiarekin. Mendozarentzat “erabakia hanka sartze galanta da, soilik kaltea sortzen duena, ohiko tramiteen ordutegia murrizteak atzerapena eta kamioien pilaketa eragiten baitu”. AEATren erabakiak enpresen kostoetan eragin duela adierazi du hondarribiarrak. Horren eraginez garraio zenbait enpresek “merkantziak arratsaldeetan irekita dauden beste aduanetara desbideratzen” ari direla jakinarazi du hondarribiarrak.
Eusko Alderdi Jeltzaleak Irungo Aduana arratsaldetan eta larunbatetan irekitzeko eskatu du, Zerga Administrazioko Espainiako Agentziak (AEAT) abuztuaren 1ean hartutako erabakiaren kontra. Batzar Nagusietan Eider Mendoza Bidasoko batzarkideak aurkeztutako ebazpen-proposamenaren bitartez gaia Batzar Nagusietan eztabaidatua izatea nahi dute jeltzaleek. Aduanetako eta garraio arloko langileen ordezkariak ere haserre agertu dira Zerga Agentziak hartutako erabakiarekin.
Mendozarentzat “erabakia hanka sartze galanta da, soilik kaltea sortzen duena, ohiko tramiteen ordutegia murrizteak atzerapena eta kamioien pilaketa eragiten baitu”. AEATren erabakiak enpresen kostoetan eragin duela adierazi du hondarribiarrak. Horren eraginez garraio zenbait enpresek “merkantziak arratsaldeetan irekita dauden beste aduanetara desbideratzen” ari direla jakinarazi du hondarribiarrak.