Jota dantza ikasteko aukera Kukairekin
Kukai dantza konpainiak jota dantza ikastaroa antolatu du hilaren 29rako. Horretarako, Aiko dantza taldearen laguntza izango dute. Ohi bezala, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan (bigarren solairuan) ariko dira dantza mota hori irakasten, 19:00...
Kukai dantza konpainiak jota dantza ikastaroa antolatu du hilaren 29rako. Horretarako, Aiko dantza taldearen laguntza izango dute. Ohi bezala, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan (bigarren solairuan) ariko dira dantza mota hori irakasten, 19:00etatik 20:30era.
Ikastaroa doakoa izango da, baina aurretik izena eman beharko da. Horretarako, dantza@kukai.info helbidera idatzi beharko da, datuen berri emanez.