Bilduk San Markoko zabortegia irekitzeko asmoa duela uste du PSE-EEk
“Aukera bat da, geroz eta errealagoa, Bilduk San Markoko zabortegia irekitzea”. Susana Corcuera Gipuzkoako PSE-EEko udal politiken idazkariaren hitzak dira. Bildu duela hiru urte itxi zuten zabortegia irekitzekotan dagoela iritzi dio PSE-EEk. Hori dela eta, zabortegiaren inguruko udaletan, Donostia, Errenteria-Orereta, Pasaia eta Lezokoan, mozio bana aurkeztu dute, eta batzar nagusietan ere gai berari lotuta, ebazpen proposamena aurkeztu dute. Azken aldian Bildu udalerrietan zein diputazioan hartzen ari den neurriek eraman dute talde sozialista hori ondorioztatzera. Hori horrela, herritarrak “ohartarazi” nahi izan dituzte Corcuerak berak, lau udaletako PSE-EEko ordezkariek —Denis Itxaso (Donostia), Juan Carlos Merino (Errenteria-Orereta), Lore Suarez (Pasaia), Mikel Antxon Arrizabalaga (Lezo)— eta Mikel Duran batzar nagusietako Ingurumen Batzordeko PSE-EEko bozeramaileak. Neurri horiek Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren azpiegituren (hala nola, errauste planta) aurrekontuan izandako murrizketa (8 milioi eurotik 5 milioi eurora) eta Lurralde Sektore Planaren kudeaketa geldiaraztea dira. Bigarren horren barruan sartzen dira, hala nola, biometanizazio planta edo bigarren konpost planta. “Proiektu horiek dira, errauste planta eta ziklo hori osatzen duten beste ekipamendu batzuk, zero isurira eramango gaituztenak. Hori kate bat da, eta hor ezin da pauso bat bera ere gainetik pasatu”, adierazi du Merino San Markoko Mankomunitateko presidente izandakoak. Horrenbestez, “zutabe horietakoren bat erori edo aldatzen bada, eraikin guztia kolokan” jartzen [...]
“Aukera bat da, geroz eta errealagoa, Bilduk San Markoko zabortegia irekitzea”. Susana Corcuera Gipuzkoako PSE-EEko udal politiken idazkariaren hitzak dira. Bildu duela hiru urte itxi zuten zabortegia irekitzekotan dagoela iritzi dio PSE-EEk. Hori dela eta, zabortegiaren inguruko udaletan, Donostia, Errenteria-Orereta, Pasaia eta Lezokoan, mozio bana aurkeztu dute, eta batzar nagusietan ere gai berari lotuta, ebazpen proposamena aurkeztu dute.
Azken aldian Bildu udalerrietan zein diputazioan hartzen ari den neurriek eraman dute talde sozialista hori ondorioztatzera. Hori horrela, herritarrak “ohartarazi” nahi izan dituzte Corcuerak berak, lau udaletako PSE-EEko ordezkariek —Denis Itxaso (Donostia), Juan Carlos Merino (Errenteria-Orereta), Lore Suarez (Pasaia), Mikel Antxon Arrizabalaga (Lezo)— eta Mikel Duran batzar nagusietako Ingurumen Batzordeko PSE-EEko bozeramaileak.
Neurri horiek Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren azpiegituren (hala nola, errauste planta) aurrekontuan izandako murrizketa (8 milioi eurotik 5 milioi eurora) eta Lurralde Sektore Planaren kudeaketa geldiaraztea dira. Bigarren horren barruan sartzen dira, hala nola, biometanizazio planta edo bigarren konpost planta.
“Proiektu horiek dira, errauste planta eta ziklo hori osatzen duten beste ekipamendu batzuk, zero isurira eramango gaituztenak. Hori kate bat da, eta hor ezin da pauso bat bera ere gainetik pasatu”, adierazi du Merino San Markoko Mankomunitateko presidente izandakoak. Horrenbestez, “zutabe horietakoren bat erori edo aldatzen bada, eraikin guztia kolokan” jartzen dela iritzi dio.
Corcuerak argi utzi nahi izan du PSE-EEren ekimenak ez duela zerikusirik atez atekoarekin: “Atez atekoa zaborra biltzeko sistema bat da, beste edozein sistema bezala. Hitz egiten ari gara hondakinak biltzen duten moduan biltzen dituztela San Markon bukatuko dutela”.
Ez dute amore emango
40 urteren ondoren, zabortegia “kostata” itxi zutela gogorazi du Merinok. Hori dela eta, ez daudela prest esan du amore eman edo eskuak gurutzatzeko. Horrez gain, San Marko ixtearen alde herritar eta talde politiko guztiak agertu zirela aipatu du: “Orain boterean daudenek ahaztu egin dute hori”.
Zabortegia irekitzeari dagokionez, azaldu du mankomunitateak berak har dezakela erabakia, baina Eusko Jaurlaritzaren baimena behar duela. Hala ere, zalantzan jarri du legea beteko duten ala ez.