Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Josu Elberdin: “Obra nahiko erritmikoa da”

Gaur abiatuko da Ipar Euskal Herrian Ahotsak, musika koralaren nazioarteko jaialdiren XXIV. ekitaldia. Euskal Herriko Hegoaldeko Herri Elkargoaren laguntzaz, bertako abesbatzak sustatu nahi ditu jaialdiak, haientzako propio sortutako musikaren bidez. Donibane Lohizunen, Askainen, Urrunan eta Ziburun izango dira kontzertuak. Josu Elberdin musikagileak (Pasaia, 1972) etzi Ziburun estreinatuko duten Iaute Iuate lana idatzi du Ainhoako Atsulai koralarentzat. Kontaiguzu nola sortu zitzaizun lan hau konposatzeko aukera? Iaz Tolosako Abesbatzen Lehiaketaren barruan, Atsulai abesbatzako zuzendaria eta bere senarra nirekin harremanetan jarri ziren, Ipar Euskal Herrian egiten dituzten halako ekintzen berri emateko, eta proiektoan parte hartzeko eskatuz. Baiezkoa eman nien, eta urtarrilean elkartu ginen zer nolako obra nahi zuten azaltzeko, berezia zelako. Beraiei interesatzen zitzaiena zen, batetik, ez izatea bakarrik abesbatza baterako lana, baizik eta txalapartaren papera nolabait goraipatzea. Bestetik, Inauterietan oinarritutako zerbait nahi zuten, halako materiala ez zutelako aurkitzen. Iaute Iaute izenburua du lanak, hain zuzen. Beraiek pasatutako testuetan oinarritu ginen. Inauteri desberdinetako testu tipikoak dira. Badaude Tolosakoak izan daitezkeenak, beste batzuk Ipar Euskal Herrikoak… hainbat tokitako testuak. Lehenengo doinua aski ezaguna da eta hori armonizatu egin dut, baina hortik aurrera sortutako musika testu horietan oinarrituta dago, baina musika berria sortuta. Musikalki obra nahiko erritmikoa da. Beren esamolde bat da leloa edo errepika: [...]

pasaiako hitza
Oarsoaldea
2011/10/20

Gaur abiatuko da Ipar Euskal Herrian Ahotsak, musika koralaren nazioarteko jaialdiren XXIV. ekitaldia. Euskal Herriko Hegoaldeko Herri Elkargoaren laguntzaz, bertako abesbatzak sustatu nahi ditu jaialdiak, haientzako propio sortutako musikaren bidez. Donibane Lohizunen, Askainen, Urrunan eta Ziburun izango dira kontzertuak. Josu Elberdin musikagileak (Pasaia, 1972) etzi Ziburun estreinatuko duten Iaute Iuate lana idatzi du Ainhoako Atsulai koralarentzat.

Kontaiguzu nola sortu zitzaizun lan hau konposatzeko aukera?
Iaz Tolosako Abesbatzen Lehiaketaren barruan, Atsulai abesbatzako zuzendaria eta bere senarra nirekin harremanetan jarri ziren, Ipar Euskal Herrian egiten dituzten halako ekintzen berri emateko, eta proiektoan parte hartzeko eskatuz. Baiezkoa eman nien, eta urtarrilean elkartu ginen zer nolako obra nahi zuten azaltzeko, berezia zelako. Beraiei interesatzen zitzaiena zen, batetik, ez izatea bakarrik abesbatza baterako lana, baizik eta txalapartaren papera nolabait goraipatzea. Bestetik, Inauterietan oinarritutako zerbait nahi zuten, halako materiala ez zutelako aurkitzen.

Iaute Iaute izenburua du lanak, hain zuzen.
Beraiek pasatutako testuetan oinarritu ginen. Inauteri desberdinetako testu tipikoak dira. Badaude Tolosakoak izan daitezkeenak, beste batzuk Ipar Euskal Herrikoak… hainbat tokitako testuak. Lehenengo doinua aski ezaguna da eta hori armonizatu egin dut, baina hortik aurrera sortutako musika testu horietan oinarrituta dago, baina musika berria sortuta. Musikalki obra nahiko erritmikoa da. Beren esamolde bat da leloa edo errepika: Iaute Iaute xingar eta arrautze. Hasieran abesbatza agertzen da bakarrik, gero txalaparta bakarrik eta hortik aurrera elkarrizketa antzeko zerbait eraiki dugu; batzuk abestu eta besteak erantzun, batera jo eta abestu,  azkenean inauterietako doinu hori emanez.

Estreinaldiaren atarian zuk zeuk zein sentsazio dituzu?
Orain dela hiru bat aste beraiekin egoteko aukera izan nuen, eta lana menderatzen dutela ikusi ahal izan nuen. Jendearentzako  berria izango da, baina nik entzun dut eta gustura nago.

Urte oparoa izaten ari zara zuretzat.
Urtarriletik hona hogei lan inguru idatzi ditut, lan oso desberdinak, etxeko abesbatzentzako, estatuko abesbatzentzako, eta baita  nazioartekoentzat ere. Amerikarrekin, japoniarrekin,…  orain filipinar oso on batzuekin gabiltza hizketan. Horrez gain, aurretik estreinatutako beste lan batzuk ere eskatu dizkidate. Argentinako, Venezuelako, Ameriketako Estatu Batuetako eta beste hainbat tokietako abesbatzak nik idatzitako lanak eskatzen ari dira beren proiektuetarako. Kasu hauetan poza bikoitza da, musika ez delako estreinaldian gelditzen, eta lanek gerora bide bat badutela ikusten ari naizelako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak arreta gune bat jarriko du Aste Nagusian, sexu erasoak prebenitu eta artatzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.