Arruabarrena: “Jendearengana nola iritsi da Mintzalaguna egitasmoaren erronketako bat”
Mintzalaguna egitasmoko mintzalaguntzaileetako bat da Iosu Arruabarrena (Errenteria-Orereta 1987). Ekimen horren bidez, euskaldun berriei euskaraz mintzatzeko txoko bat egin nahi diete, eta taldetxoak sortzen dituzte, euskaldun zaharrak gidari direla: ...
Mintzalaguna egitasmoko mintzalaguntzaileetako bat da Iosu Arruabarrena (Errenteria-Orereta 1987). Ekimen horren bidez, euskaldun berriei euskaraz mintzatzeko txoko bat egin nahi diete, eta taldetxoak sortzen dituzte, euskaldun zaharrak gidari direla: “Euskara ikasten ari direnei edo bere garaian ikasi eta erabilera aldetik ahazten joan zaienenei euskaraz hitz egiteko aukera ematea da asmoa, eta hori ahalik eta modu naturalenean egitea”. Ekimena duela hamar bat urte martxan jarri zenetik, hainbat herritarrek parte hartu dute, eta momentu honetan 60 daude. Etorkizunera begira, ahalik eta jende gehien erakartzea da helburua, baina erronka nola erakarri izango da: “Erronka nagusia hori da: nola ailegatu jendearengana eta nola sortu euskaraz bizitzeko motibazioa”. Biharko HITZAn azalduko da elkarrizketa osorik.