Bordari eta Satarka Literatura Lehiaketara lanak aurkezteko epea hilaren 31ko eguerdira arte zabalik egongo da Hondarribiko BAZ Biztanleen Arreta Zerbitzuan. Lanek euskaraz idatziak behar dute izan, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak. Gaia ...
Bihar osteguna Gabriel Celayaren omenezko poesia emanaldia egingo dute arratsaldeko zazpietatik aurrera Hondarribiko Zuloaga Etxean.
Ipso Facto taldeak Isa Superestar antzezlana taularatuko du etzi. Antzezlanak, senarrak utzi ondoren, etxeko egongelan oroitzapenetan murgildurik bizi den emakumearen istoria kontatzen du. Ikuskizuna, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan egingo...
Madrilera joateko hegaldi bat gehiago jarriko dute astelehenetik aurrera Hondarribiko aireportuan. 09:05ean irtengo da egunero, eta nazioarteko hegaldiekin lotzeko aukera emango du. Hegazkina 141 plazako Airbus A319a da, eta Iberiak eskainiko du zerbitzua. Iberia, beraz, Hondarribiara itzuliko da, bere hegazkinekin, gainera. Azkenaldian, Air Nostrumen hegazkinekin eskaintzen zuen zerbitzua Iberiak. Iberiaren filiala da Air Nostrum. Nazioarteko hegaldiekin lotura Linea berria 09:05ean irtengo da Hondarribiatik, eta Madrilera ordubetean iritsiko da, nazioarteko hegaldiekin lotura egiteko. Ipar Amerika, Hego Amerika, Europa zein Afrikara doazen hegaldiekin lotzeko garaiz iritsiko da. Kontrako bidea egingo duen hegaldi bat ere izango da egunero. Madrilgo Barajas aireportutik 07:30ean irtengo da eta 08:25ean Hondarribian izango da. Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailetik jakinarazi dutenez, espero dute zerbitzu horrek bidaiari kopurua handitzea. Horrez gain, Jaurlaritzako kideak hainbat konpainiarekin bilerak egiten ari dira, “hegaldiak ugaritzeaz gain, lehiakortasuna handitu eta ahal den neurrian prezioak jeisteko”. Izan ere, Hondarribiko aireportuan bidaiari kopuruak jaisten jarraitzen du hilabetez hilabete. Aireportuko zuzendariek ere espero dute linea berriak joera negatibo hori aldatzea.
Felipe Uriarteren eskutik Ladakh Tibet txikia diapositiba emanaldia ikusteko aukera izango da gaur, udal euskaltegian, 16:00etatik aurrera. Diapositiba emanaldiaren aurrerapena egin dute antolatzaileek: “Indiako Iparraldean, Kaxmir ondoan, Ladakh...
Genealogia zaleak ostiralean bilduko dira Meaka Auzo Elkartearen egoitzan, 18:30etik 20:30era. Besteak beste, arbasoen gaineko informazio bilatzeko tresnak ezagutu eta zuhaitz genealogikoak sortzen trebatuko dira bildutakoak. Afigen genealogia zaleen e...
Mintzalaguna egitasmoko mintzalaguntzaileetako bat da Iosu Arruabarrena (Errenteria-Orereta 1987). Ekimen horren bidez, euskaldun berriei euskaraz mintzatzeko txoko bat egin nahi diete, eta taldetxoak sortzen dituzte, euskaldun zaharrak gidari direla: ...
Dar-Dar Produkzioak-en eskutik, down sindromea zer den ezagutzeko aukera izango da bihar, Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:30etik aurrera. Etzi lanaren bidez, down sindromedunen eta euren familien errealitatea ezagutu ahal izango da. Antolatzaileen ar...
Gipuzkoako Emakumeen Ligako seigarren jardunaldia kaskarra izan da, emaitzari dagokionez, Allerrurentzat. Amara Berriren bisita jaso zuten, eta bi gol egin zizkieten donostiarrek. Bosgarren postuan dago taldea (zazpi dira). Datorren partida Arrobi Berr...