‘Ladakh Tibet txikia’ diapositiba emanaldia izango da gaur
Felipe Uriarteren eskutik Ladakh Tibet txikia diapositiba emanaldia ikusteko aukera izango da gaur, udal euskaltegian, 16:00etatik aurrera. Diapositiba emanaldiaren aurrerapena egin dute antolatzaileek: “Indiako Iparraldean, Kaxmir ondoan, Ladakh...
Felipe Uriarteren eskutik Ladakh Tibet txikia diapositiba emanaldia ikusteko aukera izango da gaur, udal euskaltegian, 16:00etatik aurrera. Diapositiba emanaldiaren aurrerapena egin dute antolatzaileek: “Indiako Iparraldean, Kaxmir ondoan, Ladakh zabaltzen da Tibeterantz. Administratiboki Indian kokatzen bada ere, Ladakh edo Tibet txikia guztiz Tibetarra den unitate kulturala da. Geologiari dagokionez, Ladakh leku benetan aberatsa da. Bizitasunez beteriko monasterio budistak, Leh hiriburuko bizitza, Jauregiak eta Monasterioa, eta Ladakheko paisaia apartak benetakotasunez eta erakargarritasunez beteriko motiboak dira”.
Emanaldia doakoa da, eta gonbidapenak 943 44 96 80 telefono zenbakian lor daitezke.