Down sindromearen egunerokotasuna taula gainean, bihar
Dar-Dar Produkzioak-en eskutik, down sindromea zer den ezagutzeko aukera izango da bihar, Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:30etik aurrera. Etzi lanaren bidez, down sindromedunen eta euren familien errealitatea ezagutu ahal izango da. Antolatzaileen ar...
Dar-Dar Produkzioak-en eskutik, down sindromea zer den ezagutzeko aukera izango da bihar, Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:30etik aurrera. Etzi lanaren bidez, down sindromedunen eta euren familien errealitatea ezagutu ahal izango da. Antolatzaileen arabera, lan honek “umore, intriga eta drama puntu batez, bizitza eta gizakiarekin adiskidetzen” lagunduko du. Jose Ramon Soroiz eta Pilar Rodriguez aktore profesionalekin batera, Euskal Herrian lehen aldiz down sindromedun aktore bat ere igoko da taularen gainera.
Sarrerak 3 euroan eskura daitezke.