Bartzelonara hegaldi berria, Hondarribitik
Helitt Andaluziako konpainiak atzo jarri zituen urtarrilaren 3an martxan jarriko dituen Hondarribia-Bartzelona hegaldiko lehenengo txartelak salgai. Hegaldien kostua 60 eurokoa da, eta erreserbak egiteko www.helitt.com webgunean sartu behar da. 66 bid...
Helitt Andaluziako konpainiak atzo jarri zituen urtarrilaren 3an martxan jarriko dituen Hondarribia-Bartzelona hegaldiko lehenengo txartelak salgai. Hegaldien kostua 60 eurokoa da, eta erreserbak egiteko www.helitt.com webgunean sartu behar da. 66 bidaiarirentzako hegazkina erabiliko dute zerbitzua emateko, eta astearte eta ostegunetan aterako dira hegaldiak Hondarribitik 12:55an.
Bi maleta fakturatzeko aukera
Helitt-ek bi maleta fakturatzeko aukera emango du. 15 kilo baino gutxiagoko lehenengo maleta ez da ordaindu beharko, eta gainera, sei kilo baino gutxiagoko eskuko beste bat eramateko aukera eskainiko dute.
